Irokesak —konfederazioa gobernatzen duen kontseiluaren hizkuntza ofizialean, mohawk hizkuntzan, rotinonsionni edo hotinonsionni— Ipar Amerikako ekialdeko amerindiarren konfederazioa da, historikoki oso indartsua izan zena.
Frantses kolonien garaian lehenik Irokes Liga eta geroago Irokes Konfederazioa esaten zitzaion konfederazio horri; eta, ingeles kolonien garaian, Bost Nazioak zeritzen 1722 arte, eta gero Sei Nazioak. Sei herrik edo naziok osatuta zegoen: mohawk, oneida, onondaga, cayuga, seneca eta tuscarora herriek, alegia.
Irokes | |||
---|---|---|---|
Datuak | |||
Mota | Konfederazioa eta nazioa | ||
Osatuta | |||
Historia | |||
Sorrera | 1570 | ||
webgune ofiziala |
Irokesek beste herri asko bereganatu zituzten beren kulturara, gerren, gatibu hartutako etsaien eta babes bila iheslari etorritakoen bidez.
Bestalde, konfederaziokoak ez ziren erie, susquehannock eta wyandot (huron) herri independenteek irokes hizkuntzak zituzten. Hizkuntza familien ikuspegi zabaletik, irokestzat jotzen dira hiru herri horiek ere, kulturaz eta hizkuntzaz antzekoak baitziren, guztiak atzinirokes kultura eta hizkuntzatik eratorriak. Hala ere, Irokes Ligaren etsai ziren.
XII. – XV. mendeen bitartean bost naziok sortu zuten konfederazioa (zerrendan, mendebaldetik iparralderantz); gero, 1722an, tuscarora herria batu zitzaien.
Herria | Irokes izena | Esanahia | XVII./XVIII. mendeetako kokapena |
---|---|---|---|
Seneca | Onondowahgah | "Muino handiaren herria" | Seneca lakua eta Genesee ibaia |
Cayuga | Guyohkohnyoh | "Zingiraren herria" | Cayuga lakua |
Onondaga | Onöñda'gega' | "Muinoen herria" | Onondaga Lake |
Oneida | Onayotekaono | "Zutik dagoen harriaren herria" | Oneida lakua |
Mohawk | Kanien'kehá:ka | "Suharriaren herria" | Mohawk ibaia |
Tuscarora1 | Ska-Ruh-Reh | "Alkandora erabiltzen duen herria" | Ipar Karolina² |
Oharrak: 1 1720an osatu zuen "Sei Nazioak".
2 Oneida eta Onondagaherrien artean kokatuta.
Kokapena | Seneca | Cayuga | Onondaga | Tuscarora | Oneida | Mohawk | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Ontario | 3970 | 14051 | 176031 | ||||
Quebec | 9631 | ||||||
New York | 7581 | 448 | 1596 | 1200 | 1109 | 5632 | |
Wisconsin | 10309 | ||||||
Oklahoma | 22002 |
Iturria: Doug George-Kanentiio "Iroquois Population in 1995" .
1 Sei Nazioen Grand River Lurraldea.
2Oklahomako Seneca-Cayuga herria
Sei herrietan ez ezik ama-lerroko klanetan ere banatuta daude. Herri bakoitzak klan ezberdinak ditu, hirutik zortzira. Guztira bederatzi klan izenak daude:
Seneca | Cayuga | Onondaga | Tuscarora | Oneida | Mohawk |
---|---|---|---|---|---|
Otso | Otso | Otso | Otso (Θkwarì•nę) | Otso (Thayú:ni) | Otso (Okwáho) |
Hartz | Hartz | Hartz | Hartz (Uhčíhręˀ) | Hartz (Ohkwá:li) | Hartz (Ohkwá:ri) |
Dortoka | Dortoka | Dortoka | Dortoka (Ráˀkwihs) | Dortoka (A'no:wál) | Dortoka (A'nó:wara) |
Istingor | Istingor | Istingor | Istingor (Tawístawis) | — | — |
Orein | — | Orein | Orein | — | — |
Kastore | — | Kastore | Kastore (Rakinęhá•ha•ˀ) | — | — |
Lertxun | Lertxun | — | — | — | — |
Belatz | — | Belatz | — | — | — |
— | — | Aingira | Aingira (Akunęhukwatíha•ˀ) | — | — |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Irokes, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.