Iraia Garcia: Bizkaitar atleta

Iraia Garcia Etxebarria (Galdakao, Bizkaia, 1982ko irailaren 16a) bizkaitar atleta da.

Gustukoen duen Kros modalitatean hainbat sari irabazi ditu, Itsas milian ere bai. 2018ko Munduko 2000 oztopoetan zilarrezko domina lortu zuen.

Iraia Garcia
Iraia Garcia: Biografia, Ibilbidea, Palmaresa
Bizitza
JaiotzaGaldakao1982ko irailaren 16a (41 urte)
HerrialdeaIraia Garcia: Biografia, Ibilbidea, Palmaresa Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakatleta eta administrari laguntzailea
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Biografia

Iraia Garcia Galdakaon jaio zen. Enpresen administrazio eta zuzendaritzako lizentziatura egin zuen, eta ondoren merkatuko ikerketa eta tekniketakoa. Bi lizentziatura ditu: LADE (2000-2004) Mondragon unibertsitatean eta LITEM (2004-2006) Euskal Herriko Unibertsitatean. Osakidetzan adminsitrari laguntzaile funtzionarioa da.

Oso gazterik hasi zen kirolean. Hainbat kiroletan du eskarmentua: gimnasia erritmikoa, balleta, taekwondoa, igeriketa, saskibaloia baina atletismoa gustatu izan zaio gehien. 1992an, jaioterrian bizi zela Galdakaoko A.T-an hasi zen eta gero, 1994an, Zornotzara bizitzera joan zenean, C.D Zornotza taldean hasi eta urteak eman zituen bertan. 1997tik  2018ra arte maila federatuan ibili zen.

Atletismoa

Gehien gustatu zaion disziplina Krossa da. Modalitate horretan hainbat titulo garrantzitsu ditu, besteak beste Estatuko lehenengoa master mailan 2018an. Obstakuluak ere gogoko izan ditu Munduko 2.a geldituz 2018an Malagako estadiumean.

Atletismoaz gain, emakumeen taldeak sortzen hasi zen emakumeek bizitza osasuntsua bultzatzeko. 2014an sortu zen Zornotzan 60 emakumez osatutako lehenengo taldea. Hurrengo urtean, 2015ean, inguruko Iurreta, Igorre, Lemoa eta Galdakao lotu ziren egitasmora. Egitasmo horren helburua bizitza osasuntsua bultzatzea da, heziketa fisikoaren bitartez gorputza zainduz eta emakumeen arteko harremanen bitartez osasun mentala zainduz.

Ibilbidea

2018ko azaroan, lehiatzen 25 urte eman ondoren, Iraia García atleta bizkaitarrak zapatilak zintzilikatzea erabaki zuen. Malagan egin zen Munduko Master Txapelketako 2.000 oztopoetan zilarrezko domina lortu ondoren. Oztopoek teknika berezia eskatzen dute eta pizgarria suertatu zitzaion azken urtean jarraitzeko, motibazio falta sumatzen baitzuen. Baina krosa gustatzen zaio gehien, neguko kros batean, euriarekin, putzuekin eta lokatzarekin, saltsan dago. Lehen postua lortu zuen Espainiako Kros F35 Txapelketan, eta Itsas Milian. Erretiratuta ere, Iraiak atletismoarekin loturaren bat izaten jarraitu nahi zuen.

Iraiaren ustez, zaila da lana eta kirola bateratzea:

Pentsaezina da kirolari den neska profesional batek poltsikotik atera behar izatea amatasun-baja hartzeko.

2021ko azaroan Laudioko Euskadi Kros Masterrean Bilbao Atletismo taldeko 3 kidek osatu zuten podiuma: Iraia García, Eguzkiñe Aspezu eta Ángela Tejedor. Zirkuituaren 4.270 metroak 15:40:00tan egin zituen. Aspezuk 39 segundu gehiago behar izan zituen eta hirugarrenak irabazleak baino minututik gorako denbora behar izan zuen.

2022ko otsailaren 20an Muskizeko Bizkaiko Master Kross txapelketan bi domina bakarrean eta beste bat taldean lortu  zituen.

Banakako bi urrezko domina lortu zituen, eta kopa kolektibo bat irabazi zuen Muskizen egindako Bizkaiko Master Kros Txapelketan.

Iraia García, Silvia Vega, Eguzkiñe Azpiazu, Ángela Tejedor eta Inma Rafaelek lau bira handi eta 4.200 metroko distantzia zituen zirkuitu tradizional bati aurre egin zioten. 2018tik itzuli barik bazegoen ere, hasieratik argi geratu zen Garcíaren nagusitasuna. 17:08ko markarekin osatu zuen proba.

Hitzaldietan parte hartzen du, besteak beste,  Iurretako Ibarretxe Kultur etxeak antolatutako 'Azaroa, osasunaren hilabetea' ekitaldian egon zen 2011ko azaroan.

Palmaresa

  • 1994an bere lehenengo lasterketa irabazi zuen Basaurin, “interpueblos” lasterketan
  • 2009an Euskadiko Kross txapelduna Absoluto mailan
  • Estatuko errekorra 2.000 obstakuluetan 6´53
  • 2018an Munduko bigarrena 2.000 obstakuluetan , Master mailan
  • 2018an Europako hirugarrena Krossean, Master mailan
  • 2018an Europako Lehenengoak taldeka krossean, Master mailan
  • 2018an Europako hirugarrena 1.500 lasterketan, Master mailan
  • 2018an Estatuko txapelduna krossean Master mailan,
  • 2018an Estatuko txapeldunak taldeka  krossean Master mailan,
  • 2018an Euskadiko txapelduna , pista estalian 3.000, 1.500 eta 800 metroko lasterketetan master  mailan
  • 2018an Euskadiko txapelduna , pista 3.000 obstakuluetan eta 800 metroko lasterketetan master  mailan
  • 2018an Bizkaiko kross Txapleduna master mailan .
  • 2018an Bizkaiko txapelduna Krossean master mailan

Errekorrak

  • 1998 urtean, 1000 metro (3´06")
  • 1999 urtean, 5000 metro  (18´28")
  • 2011 urtean, 1500 metro  (4´33")
  • 2011 urtean, 3000 metro (9´56")
  • 2012 urtean, 400 metro  (1´05)
  • 2018 urtean, 800 metro (2´16)

Obstakuluak

  • 2011 urtean, 3000 (10´38")
  • 2018 urtean, 2000 (6´53")

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Iraia Garcia BiografiaIraia Garcia IbilbideaIraia Garcia PalmaresaIraia Garcia ErrekorrakIraia Garcia ErreferentziakIraia Garcia Kanpo estekakIraia Garcia1982AtletaBizkaiaIrailaren 16Zornotza

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

WikiIranPaul TanuiKristalezko sabaiaIntsektuKarl MarxMarvin Amparo SantanaMaría KodamaErnalketaAntzinaroaUrtarrilaren 18GripeXVIII. mendeaNatxo de FelipeHenry David ThoreauKukuLuzera (geometria)ArteBizkaiaDigestio-aparatuGaizka Mendieta2023ko Turkiako eta Siriako lurrikarakAsier SerranoKrimenezko filmEuskal Autonomia ErkidegoaEnergia ez berriztagarriContact (1997ko filma)Euskarazko Wikipedia (webgunea)Peoi (xakea)Jose Maria IparragirreBizantziar egutegiaBasurdeOligarkiaEuskadiko OrkestraOzono geruzaGarraioJanari transgenikoErresuma BatuaIñaki OtaegiGiza eskubideakVeneziaPortugalZaharkitze programatuDonostiaMunduko biztanleriaAndy WarholGiza alu1938Euskal Herriko kulturaPastoralDagbaniHerri txiki, infernu handi (telebista saioa)Los XeyHidrosferaBelley kantonamenduaIkuskizunAngiolo GabrielliDikaryaSchool TiesLasseubetatMartxoaren 27Inaxio PerurenaFangataufaErriberriko Errege JauregiaJoseba SarrionandiaGaltzagorriAmaia UribeTokusatsuAzelerazioEuskal Herriko mendiakAnfibio🡆 More