Inuit Ataqatigiit ( Groenlandieraz Herriaren Komunitatea, IA siglekin laburtua) Groenlandiako alderdi politiko sozialista eta separatista demokratikoa da, Groenlandia estatu independentea izan dadin helnuru duena.
1976an sortu zen alderdia 1970eko hamarkadako Danimarkan gazte mugimenduen erradikalismoaren baitan.
Inuit Ataqatigiit | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Groenlandia |
Ideologia | sozialismo demokratikoa, Greenlandic independence (en) , Ekologismoa eta left-wing nationalism (en) |
Kokapen politikoa | ezker politiko |
Jarduera | |
Kidetza | Nordic Green Left Alliance (en) |
Inatsisartut 8 / 31 administrative territorial entity of Greenland | |
Agintea | |
Lehendakaria | Sara Olsvig (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1976 |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Hastapenetan ekonomia sozialistaren alde zen, baina ezker korronteetatik egindako kritikek salatzen dute alderdia merkatu-ekonomia eta pribatizazioa onartzen duen ikuspegi kapitalistara lerratu dela pixkanaka. Groenlandia independenteak lehiakorra izan beharko lukeela aldarrikatzen du alderdiak ingurumenaren aldeko apostua eginez aldi berean
1982an, alderdiak arrakastaz egin zuen erreferendum nazionalean Groenlandia Europako Ekonomia Erkidegotik (Europako Batasunaren orduko egituratik) kanpo geratzeko. Hurrengo urtean lehen aldiz sartu ziren Groenlandiako parlamentuan. Zenbait koalizio gobernutan parte hartu izan du, Siumut sozialdemokratekin eta beste batzuekin. Alderdi nagusia bilakatu ziren bozketan 2009. urtean, baina harrezkero 2. alderdia izan dira behintzat 2018ko hauteskundeak bitartean. Hala ere, Danimarkako Folketing parlamentu zentralerako hauteskundeetan lehen indarra izan dira 2007tik 2018ra, bi hautetsietarik bat erdietsiz.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Inuit Ataqatigiit, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.