Indiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure (euskaraz Indiana Jones eta Azken Gurutzada: Abentura Grafikoa) LucasArts bideo-joko konpainiaren abentura grafiko bat da.
1989an argitaratu zen. Konpainia honetako SCUMM motor eragilea erabiltzen zuen hirugarren abentura grafikoa izan zen.
Indiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Indiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Argitaletxea | LucasArts |
Banatze bidea | banaketa digital eta deskarga digitala |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | adventure game (en) |
Hizkuntza | ingelesa |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | DOS, Amiga, Atari ST, CDTV (en) , macOS, Linux, FM Towns (en) , Classic Mac OS (en) eta Microsoft Windows |
Sarrera gailua | sagua |
Software motorea | SCUMM |
Deskribapena | |
Oinarritua | Indiana Jones and the Last Crusade |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Ron Gilbert |
Garatzailea | LucasArts |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak eta Berlin |
ikusi | |
Fikzio-unibertsoa | Indiana Jones universe (en) |
lucasarts.com | |
Urte berdinean estreinatutako Indiana Jones and the Last Crusade filmean oinarritua dago.
1938, Indiana Jones bere azken abenturatik Coronadoko gurutzearekin Barnett unibertsitatera itzuli berri da, orduan bere adiskide Donovanek graal santuaz mintzatuko zaio.
Orduan Indy objektu horren bilaketari ekingo dio, hasieran Veneziara joan eta Elsa Schneider alemaniar emakumezko arkeologo ederra ezagutuko du. Abentura aurrera doan einean naziek Indy eta bere aita atzeman eta Brunwald gazteluan gatibu edukiko dituzte, bertatik ihes egiteko pasabideeez beteriko labirinto batetik igaro beharko dira, tartean nazi zaindariak topatu eta haiekin borrokatuz. Orduan Elsak Indyri graalaren egutegia lapurtu eta nazien aldeko espioia zela argituko da. Ondoren, aita-semeek ihes egitea lortu eta egutegia berreskuratzeko asmoz Berlinera zuzendyko dira, han Adolf Hitlerrekin topaketa labur bat izateko abangunea ere izango dute. Behin egutegia berreskuratuta, Berlinetik hasiera batean zeppelinez ihes egin eta ondoren hegazkin biplano batekin ustez graal santua dagoen Ilgoraren Harana bilatuko dute.
Abentura guztian zehar ekintza une eta borrkaldi ugari daude, bai eta Indy eta bere aita biplanoan Europan zehar hegan eginez eta nazien hegazkinek jarraitzen dieten eszena bat ere.
Jatorrizko filmaren hainbat pertsona edo une garrantzitsu ez dira agertzen, tartean Graalaren Anaitasuna, Indyren adiskide leiala den Sallah, Veneziako uretako jarraipena eta basamortuko gudua.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Indiana Jones and the Last Crusade: The Graphic Adventure, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.