Iker Martinez De Zuazo: Gipuzkoar musikaria

Iker Martinez de Zuazo (Oñati, Gipuzkoa, 1977) euskal musikaria da.

Iker Martinez de Zuazo
Bizitza
JaiotzaOñati, 1977 (46/47 urte)
HerrialdeaIker Martinez De Zuazo: Ibilbidea, Diskografia, Erreferentziak Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Ibilbidea

Garai batean Latzen talde arrakastatsuan gitarra jotzailea izan zen, 1993 eta 1999 urteen artean. Latzen eta gero, 2002an Potemkin taldearen sortzaile izan zen. Potemkinen ziharduela, Latzenen itzulera biran ere egon zen 2007an. Potemkin 2010ean amaitzean, Lenao taldea sortu zuen. 2017an bakarkako lana plazaratu zuen, Itzalen mundua izenekoa. Bertan ahotsa, gitarra, harmonika eta pedal steel gitarra jotzen ditu eta zortzi musikariren laguntza izan zuen. Bere bakarkako bigarren lana 2019an iritsi zen, Lurralde berriak.

2021ean, Hegaldiak lana kaleratu du, Zaldi Herrenak bandarekin batera ondua. Horretarako bidailagun ditu Bull Biain, Joxeba Aranburu, Iñigo Ugarte eta Jimmy Irizar. Urte beraren erdialdetik aurrera Keia proiektu berria sortu du Ane Arruti, Iñigo Ibarrondo eta Egoitz Olalderekin batera eta 2022an Erregaia diskoa kaleratu dute.

Diskografia

Latzen

  • Heriotzari Deika (1995) - maketa
  • Kontzientzia ala infernua (1996)
  • Ardi Larruz (1998)
  • Heriotzari deika (2007)
  • Hellmuga (2008)

Potemkin

  • Maketa (2003)
  • Potemkin (2006, Oihuka)
  • Gauaren zaindariak (2010, autoekoizpena)

Lenao

  • Lenao (2015)
  • Iparraldeko argiak (2018)

Bakarka

Iker Martinez De Zuazo: Ibilbidea, Diskografia, Erreferentziak 
Iker Martinez eta Zaldi Herrenak Oñatiko Gaztelekuan jotzen, Arnasaldiak diskoaren aurkezpen-kontzertuan.
  • Itzalen mundua (2017, autoekoizpena)
  • Lurralde berriak (2019, Almehuna)
  • Hegaldiak (2021, Almehuna) . Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak ondutako diskoa da.
  • Arnasaldiak (2023, Almehuna). Iker Martinez eta Zaldi Herrenak taldeak ondutako diskoa da. Hain zuzen, disko hori grabatzeko prozesua bideoan jaso zuten, sorkuntza-prozesuari, beldurrari eta beste gai batzuei buruzko gogoetekin batera, eta, 2023. urtearen amaieran, Irudienean aurkeztu zuten lana. Arnasaldiak. Zuzeneko grabaketa baten kronika du izena.

Keia

  • Erregaia (2022, autoekoizpena)

Erreferentziak

Tags:

Iker Martinez De Zuazo IbilbideaIker Martinez De Zuazo DiskografiaIker Martinez De Zuazo ErreferentziakIker Martinez De Zuazo1977GipuzkoaOñati

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Napoleon BonaparteOzeano Bareko Suzko EraztunaIraitz-sistemaDupla (musika taldea)MateriaInternetBiozenosiZozoEkosistemaZenbaki lehenErnalketaRockNire aitaren etxea defendituko dutIzar-malkoakOmanHigiduraNafarroa GaraiaMikel Elizegi2024Google bombLamiakoGarapen Jasangarrirako HelburuakEnergiaTestu tipologiaEnergia berriztagarriAlbokaAdolf HitlerParisIruñeaMaría Jesús MonteroAimar OlaizolaIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaNico WilliamsUrteLimaPanda handiArkupeBlogAndres UrdanetaCantinoren planisferioaHertzainakGobernuEuskal Herriko kastroakEnergia zinetikoAfrikaGreziaKontrapasOriaGoroldioTina ThörnerEuskadi Ta AskatasunaEz Dok AmairuZetaren BideaJose Manuel LujanbioEnergia eolikoTxinako Herri ErrepublikaTxolarreErik BerganzaJorma SandelinContact (1997ko filma)RomandiaAnimaliaDes-kontrolHaurren Eskubideen AldarrikapenaTiraniaGerra HotzaFrantziako Iraultza🡆 More