Iglu

Iglua (Inuiteraz: igdlu, Inuktitut silabarioan: ᐃᒡᓗ; pluralez: igluit, ᐃᒡᓗᐃᑦ ) elurrezko blokez egindako aterpea da.

Gehienetan, kupula-forma hartzen du. Kanadan, hango eskimalen neguko edo ehiza-garaiko etxea izaten da.

Iglu

Igluak elur-mokorrez egiten dira, eta esfera-erdiaren itxura izaten dute. Mackenzie ibaiaren deltaren eta Labrador penintsularen arteko lurraldeko eskimalek egiten dituzte igluak. Udan, foka-larruzko eta oihalezko etxeetan bizi dira.

Eraikin hauek ez dute inolako euskarri-egiturarik, bloke bakoitza (elur zapalduaz egina) behekoan finkatzen baita. Elurraren isolamendu termikoari esker, tenperatura atseginak lor daitezke barnean. Elur trinkoa mokorretan mozten da elurretako labanaz. Mokor bakoitza 60 cm luze eta 20 cm zabal izan ohi da gutxi gorabehera. Lehen errenkadan, biribilean jartzen dira elur-puskak. Puska horien gaineko zatiak biribila itxiz doaz; gero eta biribil itxiagoak egiten dira, goian zulotxo bakarra geratzen den arte. Sarrera estua eta sabai biribilekoa egiten zaio igluari. Era horretara, eta iglu barreneko zola sarrera baino gorago jarriz, aire berotua iglu barrenean pilatzen da, kanpora atera gabe.

Iglu
Iglua Baztarla tontorrean.

Gehienetan, familia bakarrarentzat izaten dira. Eskimal trebeek bi orduan eraiki dezakete iglu bat.

Iglu
Iglua.

Nomenklatura

Iglu hitza Inuiten hizkuntzako igdlu (pluralez igluit) izenetik dator eta etxe edo etxebizitza esan nahi du. Elurrez eginiko etxeei (Inuktitut silabarioan: ᐃᒡᓗᕕᔭᖅ, igluvijaq; pluralean igluvijait) zein beste materialez eginiko etxebizitzei (kanpindendak, zohi-etxeak, egurrezko etxeak zein eraikin modernoak) erreferentzia egiteko erabiltzen da. Iglulik (herria) eta iglurirmuit (Inuit-talde baten izena) hitzen erro berbera du.

Motak

Hiru iglu mota tradizional daude, tamaina zein funtzio ezberdinak betetzen dituztenak.

  • Txikienak.
  • Tarteko tamainakoak.
  • Handiak.

Eraikitzea

Iglu 

Elurrezko igluak ez dira esferikoak, kurba katenario bat jarraitzen dute. Forma hau jarraituz, elurrak zahartzeean eragiten duen estres eta presio konpresiboak egitura desegitea ekiditen du, nahiz eta denborarekin txikitzen doan.

Eraikitzeko erabiltzen den elurra, egitura sendoko materiala izan behar da, moztu eta pilatu ahal izateko. Elur egokiena haizeak garraiatua izandakoa da, mugimendu horrek elurra konpaktatu eta bere barne-egitura izotz-kristalak eratzen ditu. Ordea, lurrean geldirik egondako elurra ez da erabilgarria.

Aurkituriko elur egoki hori, lau aldeko adreilutan mozten da zerra edo matxete antzeko labainekin. Kasu batzuetan, 5 edo 6 aldeko formak ere mozten dira eraikinaren barne-lotura handitzeko (Inka inperioan erabili zen antzera). Mozturiko elur azpian utziriko zulo hutsak, eraikinaren edo babsgunearen behealdea bezala erabiltzen dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Iglu NomenklaturaIglu MotakIglu EraikitzeaIglu ErreferentziakIglu Kanpo estekakIgluEtxeInuitInuiteraKanada

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

AntzinaroaDortmundInternazionalaGazte TopaguneaLaboral KutxaJon MaiaJose Gonzalo ZulaikaIrabazi arte! (telesaila)SVGDeiaCarlos AlcarazJulen AlberdiAmazona (mitologia)Xabier LeteMertxe RodriguezSignal Iduna ParkNafarroako ErresumaGarapen Jasangarrirako HelburuakQatarKarlomagnoOihana BartraJPEGLurraOier LakuntzaPakistanIsraelGizakien ugal-aparatuNerea MazoOdetta1395Newtonen legeakJon OlivaresDonostiaMayo konderriaKarmele UrrestiNafarroa GaraiaSiri HustvedtZoe SaldanaNoam ChomskyEric DicharryFutbolKanadaHurritzEuripidesEva LongoriaNew YorkMuhammad IqbalEmily BluntArabaAmaren eskuakSexu harremanAditz trinkoKomunikazioEuropar BatasunaXSakaraElizabeth TaylorNelson MandelaGazte Koordinadora SozialistaJarkiJuncal BallestínDCCPXiberootsDannemoineSaski BaskoniaXabier ZumaldeOskar AranaJohnny DeppDohaHernaniOligarkiaPastoralRaúl Sánchez CedilloAitana EtxeberriaCatherine Zeta-JonesAntisemitismo🡆 More