Hondoko Mikrouhin Erradiazioa

Kosmologian, hondoko mikrouhin erradiazioa edo mikrouhin erradiazio kosmikoa unibertso guztia betetzen duen erradiazio elektromagnetikoa da.

1964. urtean aurkitu zuten, horren bila propio ibili barik, AEBko bi fisikarik, Arno Penziasek eta Robert Wilsonek. Beste batzuk hasita zeukaten bilaketa 1940. hamarkadan, baina hondoko erradiazioaren aurkikuntza ia kasualitatez gertatu zitzaien Penzias eta Wilsoni Bell Laborategientzat antena berri batean lanean ari zirelarik. Hurrengo hamarkadan, 1978. urteko Nobel Saria eman zieten egindako aurkikuntzagatik.

Hondoko Mikrouhin Erradiazioa
Irudian, hondoko mikrouhinen erradiazio kosmikoak tenperaturan duen anisotropia ikus daiteke.

Hondoko mikrouhinen erradiazio kosmikoa aurkitzea Big Bang teoriaren aldeko beste froga indartsu bezala agertu zen. Big Bang teoriaren arabera, unibertsoa sortu zuen leherketa handiaren oihartzuna litzateke, gaur arte iraun duena. 2,725 K-eko tenperaturako gorputz beltzaren ezaugarriak ditu, eta mikrouhinen maiztasuna du, zehazki 160,2 GHz-ekoa; maiztasun horri 1,9 mm-ko uhin-luzera dagokio. Kosmologo askoren ustez, erradiazio horixe da Big Bang teoriaren froga nagusia.



Kanpo estekak

Tags:

19641978AEBArno PenziasBell LaborategiakErradiazio elektromagnetikoFisikariKosmologiaNobel SariaRobert Woodrow WilsonUnibertso

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Jaiotza-tasaMilanBehin batean Loiolan1989ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaUrretxuIrulegiko EskuaApirilaren 26OdolRamon SaizarbitoriaWikiEduardo TxillidaEuskadi Ta AskatasunaEuskal HerriaDeba (ibaia)Bizenta MogelErliebe (geografia)Angelu (geometria)LaminaMika (hegaztia)Apirilaren 25Xanti IparragirreUmetokiko fibromaZabalguneZetakEuropar BatasunaDupla (musika taldea)Orreagako gudua (778)Nagore AranburuBertuteGiza Eskubideen Aldarrikapen UnibertsalaFidela BernatBertsolari Txapelketa NagusiaEnergia mekanikoGoenkaleSchool TiesOihane PereaGernikako bonbardaketaXabier LeteOpilaren egunaElisabet I.a GaztelakoaKike AmonarrizAlmeneko bertso-eskolaNegu GorriakJorma SandelinGrândola, Vila MorenaGarapen Jasangarrirako HelburuakArkupeTxantxangorriZortziko txikiAimar OlaizolaWiki CommonsErregai fosil1991ko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaAMIA analisiEuskal Herriko historiaurreaNico WilliamsMonarkiaDemokraziaXerxes I.aSarpenFrantziako IraultzaInstagramNafarroako ErresumaLubaki bandaArgia (aldizkaria)Jabari publikoEuskal Herriko musika🡆 More