Hiiumaa

Hiiumaa Estoniako bigarren uharterik handiena da, 989 kilometro karratuko hedadurarekin.

Itsaso Baltikoan dago, Saaremaa uhartetik iparraldera, eta mendebaldeko estoniar uhartediaren zati da (Moonsund Uhartedia). Hiiumaa uharteko hiri nagusia Kärdla da. Azken herri honetatik zazpi kilometro ingurura dago Kärdlako aireportua

Hiiumaa
Hiiumaa
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTornimägi (en) Itzuli
Motauharte
Azalera989 km²
Geografia
Hiiumaa
Koordenatuak58°53′03″N 22°38′40″E / 58.8842°N 22.6444°E / 58.8842; 22.6444
UTC orduaUTC+02:00
Honen parte daMoonsund Uhartedia
HerrialdeaHiiumaa Estonia
County of EstoniaHiiumaa Hiiu konderria
Rural municipalityHiiumaa Rural Municipality
Ur-gorputzaItsaso Baltikoa

Hiiumaa, Hiiu Konderriko uharte nagusia da, estonieraz, konderri hau Hiiumaakond edo Hiiumaa deitzen delarik. Uhartearen aleman eta suedierazko izena Dagö da (egunaren uhartea), eta, danieraz Dagø da. Finlandieraz Hiidenmaa deitzen da, hitzez hitz, "deabruaren uhartea" esan nahi duena.

Geografia

Uhartearen azaleraren %60a, basoz betea dago; are gehiago, uharte hau, Estonia osoko lurralderik basotsuena da. Pinu, izei eta orreak daude, eta, uhartearen barnealdean, zingirak daude.

Uhartea, laua da. Bere altuerarik garrantzitsuena, 68 metrokoa da. Mendebaldeko zatian, lakuren batzuk daude, horietatik handiena Tihu Suurjärv delarik, 85 hektarea inguruko azalerarekin.

Historia

Hiiumaan egondako lehen giza finkapenei buruzko froga arkeologikoak, K. a. IV. mendekoak dira. Dageida uharteari buruz hitz egiten den lehen dokumentua, kronikari garaikideek egin zuten 1228an, Hiiumaa uhartea, Estoniaren gainontzeko lurraldea bezala, gurutzatu germaniarrek konkistatu zuten garaian. 1254an, Hiiumaa, Ösel-Wiekeko Gotzaindegia eta Ordena Teutonikoaren adar livoniarraren artean banatu zen (neurri batean, Hansaren izenean ere lanean ari zelarik). Uhartea, Suediak hartu zuen 1563 eta 1710 bitartean. Uharteko suediar hiztunen zati handi bat, handik joan zen edo estoniartua izan zen Errusia Inperialaren garaian, 1710etik Lehen Mundu Gerrararte, gerra honetan, alemaniarrek uhartea hartu zutenean.

Gerraren ondoren, Estonia independentearen zati izatera pasa zen. Sobietarrek erantsi zuten 1940an, alemaniarrek 1941ean eta berriz sobietarrek 1944an, ordutik aurrera, Sobietar Batasunaren zati izatera pasa zelarik, herrialde hau, 1991n zatitu zen arte. Ordutik, uhartea, Estonia independentearen zati da.

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Hiiumaa GeografiaHiiumaa HistoriaHiiumaa GaleriaHiiumaa ErreferentziakHiiumaa Kanpo estekakHiiumaaBaltikoaEstoniaKärdlaKärdlako aireportuaMoonsund UhartediaSaaremaa

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bernardo AtxagaEguzki-sistemaEkain (leizea)RadiocrimenPigmentuEuskararen jatorriaLokomozio-aparatuGaztelaniazko WikipediaKonikoDonostiaLudwig van BeethovenOkilUrola KostaJose Manuel LujanbioElastikotasun (fisika)Mike PinderKoebaluazioIván Martín NúñezSumendiEuskal Autonomia ErkidegoaMonarkiaAutonomia erkidegoAntso III.a GartzeitzJaiotza-tasaSevillako katedralaJaponiaHerri palestinarraErramun MartikorenaHannah ArendtHipikaEspartaBizkaiaALMENIndonesiaAntzinako GreziaErregai fosilNazio Batuen ErakundeaBurgosko prozesuaArantzazuko santutegiaElizabeth WurtzelWikiGiza eskubideakGoierriEuskarAbenturaNerea LoiolaXake mate (eleberria)Txanpon-makinaMiguel Indurain Sari NagusiaDigestio-aparatuKalejiraAhateNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaInperialismoTigreAristotelesTestu tipologiaImanol PradalesPizkundeaLandareIraitz-sistemaNormandiako LehorreratzeaEusko Jaurlaritzako lehendakariaZirkulazio-aparatuEmpar PinedaGotzone SagarduiMusika barrokoOihana EtxebarrietaHipatia AlexandriakoaKoldo Romero EskamendiMiñan🡆 More