Hero, Erresuma Batua eta Irlandan Accidental Hero (euskaraz Heroi edo Halabeharrezko Heroia) 1992ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren drama-komedia filma bat da.
Dustin Hoffman, Geena Davis eta Andy García aktoreek antzeztu zuten.
Hero (1992ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | Hero |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen Frears |
Gidoigilea(k) | David Webb Peoples |
Antzezlea(k) | |
Dustin Hoffman Geena Davis Andy García Joan Cusack Tom Arnold Daniel Baldwin Maury Chaykin Christian Clemenson Chevy Chase Don S. Davis Edward Herrmann Fisher Stevens James Madio Kevin J. O'Connor Richard Riehle Stephen Tobolowsky Susie Cusack Lance Kinsey (en) Leslie Jordan Jeff Garlin (en) Lee Wilkof Marita Geraghty (en) Jay Leggett (en) James T. Callahan Michael Talbott (en) Kevin Jackson Harry Northup | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Laura Ziskin (en) |
Konpainia ekoizlea | Columbia Pictures |
Ekoizle eragilea | Joseph M. Caracciolo Jr. (en) |
Edizioa | Mick Audsley |
Ekoizpen-diseinatzailea | Nancy Haigh |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Oliver Stapleton |
Argumentu nagusia | Hegazkintza |
Hegazkin batek larrialdi lurrartzea izan eta Bernie Laplante (Dustin Hoffman) etxegabe eeta erdipurdiko lapurrak hegazkinean sartu eta bidaiari asko salabtuko ditu, eginkizun horretan zapata bat galduko duelarik, ondoren aurretik legearekin arazo asko dituenez desagertu egingo da. Autoa matxuratzean John Bubber (Andy García) delako gizon batek bere autoan jasoko du, Berniek Johni heroi bat izan nahi ez duela aipatuko dio, bere bizi filosofia "erradarraren azpitik hegan egitea" baita, hots, ardurarik gabe eta ezerri jaramonik egin gabe bere kaxa bizitzea. Gelditzen zaion zapata bakarrak ezertarako balio ez dionez, Berniek Laplanteri ezaguna duen behartsu hanka bakar bati eman diezaion lagako dio.
Albistea ezagutzera ematen denean, telebista kate batek Gale Gayley (Geena Davis) kazetariaren bidez hegazkin bidaiarien salbatzailearen nortasunaren bilaketari ekingo dio, harren berri duenari milioi bat dolarreko diru-saria eskeiniz. Une horretan Bernie lapurtutako kreditu txartelak trafikatzeagatik espetxean dago, bertan harridura handiz Bubber heroiaren papera antzeztu eta diru-sariaren jabe bilakatzen dela ikusiko du, Berniek laga zion zapata zuenez, Galek eta telebista kateak hegazkin bidaiariak salbatu zituen heroia izan zelako frogatzat hartzen baitu, honela gauetik eguneera Bubber heroi bilakatuko da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Hero (1992ko filma), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.