Henriette Caillaux

Henriette Caillaux, jaiotzez Henriette Raynouard (Rueil-Malmaison, 1874ko abenduaren 5a - Mamers, 1943ko urtarrilaren 29) Joseph Caillaux politikari frantsesaren emaztea eta arte historialaria izan zen.

1914ko martxoaren 16an, Parisen, Gaston Calmette kazetaria, Le Figaro egunkariaren zuzendaria, tiroz hil zuen eta, ondorioz, bere kasua oso ezaguna egin zen.

Henriette Caillaux
Henriette Caillaux
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenriette Raynouard
JaiotzaRueil-Malmaison1874ko abenduaren 5a
HerrialdeaHenriette Caillaux Frantzia
HeriotzaMamers1943ko urtarrilaren 29a (68 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Rainouard (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Léo Claretie (en) Itzuli  (1894 -  1908)
Joseph Caillaux  (1911ko urriaren 21a -
Hezkuntza
HeziketaÉcole du Louvre
Hezkuntza-mailadoctorate in France (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
JarduerakSocialitea eta arte-historialaria
Henriette Caillaux
Joseph Caillaux, senarra.

Biografia

Henriettek, hamazazpi urte zituelarik, Joseph Caillaux politikariarekin harreman erromantikoa hasi zuen; politikariak hogeita hamalau urte zituen. Garai hartan Caillaux beste emakumekin ezkondu zen, baina hamar urte geroago dibortziatu zen eta, 1902an, Henrietterekin ezkondu zen. Urteak igaro ahala, Caillaux, Gaston Doumergue gobernuan, Ogasun ministroa izendatu zuten.

Gaston Calmette kazetariak, Le Figaro egunkariaren zuzendariak, lehenengo emazteari esker, Caillauxen gutun konfidentzialak eskuratu zituen. Testu horietan Caillauxen afera ilunak azaltzen ziren, besteak beste epaileen aurrean iruzurgile baten alde jokatu izana, hauteskundetan erabiltzeko dirua ilegalki jasotzea eta Frantziako Senatuan ezkutuan aritzearen aztarnak. 1914ko hasieran hauteskunde kanpaina prestatzen ari zen eta kazetariak informazioak zabaltzeko mehatxua egin zuen; datu horiek kalte handia eragingo zioten Caillauxi. Informazio batzuk kaleratu zituen ere bai.

Henriette Caillaux emaztea orduan kazetariarengana joan zen eta egunkarian bertan egindakoa itsusitu egin zion; ondoren, pistola bat atera zuen eta zuzendariari gutxienez sei aldiz tiro egin zion. Ondoren, Henriettek ihes egin zuen. Calmette ordu gutxitan buru hil egin zen.

Epaiketa

Henriette Caillaux 
Richard Stantonek egindako The Caillaux Case filmaren kartela (1918).

Henriette Caillaux berehala atxilotua izan zen. Hilketa akusaziopean, epaiketara eraman zuten. Haren aurkako frogak asko ziren eta, gainera, Henriettek berak egindakoa onartu zuen. Delitu horrek garaiko Frantzian heriotz-zigorrez zigortzen zen. Fernand Labori emakumearen abokatuak, ordea, garaiko matxismoa bere bezeroaren alde erabili zuen eta arrakasta izan zuen. Laborik zera esan defenditu zuen: emakumeak burutua hilketa pasionala izan zela. Emakumea izanik, Henriette haren sentimenduen aurrean oso ahula zen eta pasioak eraman zuen hilketa burutzera, hain zuzen; emakume izateagatik logikarik gabeko ekintzak egitera bultzatuta zegoen. Egungo ikuspuntutik hori guztia absurdoa da baina XX. mendearen hasieran politikariek Feminismoaren aurkako pentsamendua defenditzen zuten. Azkenean, epaileek «emakumearen zentzuzko ahultasuna» onartu zuten. 1914ko uztailaren 28an Henriette absolbitu zuten.

Ondoren, Henriette Caillauxek arte-historialari bezala ospe handia lortu zuen Frantzian. 1943an hil zen, Mamersren, senarraren etxean.

Bibliografia

  • Anne Sabouret: Une femme éperdue, 1990.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henriette Caillaux Henriette Caillaux 

Tags:

Henriette Caillaux BiografiaHenriette Caillaux EpaiketaHenriette Caillaux BibliografiaHenriette Caillaux ErreferentziakHenriette Caillaux Kanpo estekakHenriette Caillaux187419141943Abenduaren 5Joseph CaillauxLe FigaroMamersMartxoaren 16ParisRueil-MalmaisonUrtarrilaren 29

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ozeano AtlantikoaPello OtxandianoISO 8601IslandiaMarrazoPort-au-PrinceDes-kontrolSokatiraIzarMartin LarraldeMizelioAhateAntzinako EgiptoIván Martín NúñezEusebio MugerzaEuskal Rock ErradikalaOrreagako gudua (778)TrapezioArte gotikoaSindikatuNikola TeslaNafarroa Garaiko udalerrien zerrendaOrnodunPaleolitoaNoëlle McAfeeRosalind FranklinIrulegiko EskuaPedro SánchezApirilaren 26Quousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?Candela PeñaMendebaleko euskaraErnalketaBiskositateKalejiraIberiar penintsulaBernart EtxepareEhun (biologia)Ramon SaizarbitoriaKuku-belarGoenkaleMariLionel MessiIlargiaKarrakaHammurabiren KodeaJorma SandelinIzaro Andres ZelaietaMP3GernuKontrapasKlasizismo (musika)Berotegi-efektuaTraineru estropadaAnimaliaXake mate (eleberria)Errege BardeaIkuska (dokumental-saila)TiranoOskorriEguzkiaKlimaNire aitaren etxea defendituko dutNegu GorriakGabriel ArestiItsas pinuAsiaBizkaiko udalerrien zerrenda🡆 More