Guillermo Cabrera Infante: Idazle kubatarra

Guillermo Cabrera Infante (Gibara, 1929ko apirilaren 22a - Londres, 2005eko otsailaren 21a) kubatar idazle eta zinemarako gidoi-egilea izan zen.

Kubatik alde egin ondoren britainiar hiritartasuna eskuratu zuen. 1997an Cervantes saria eman zioten.

Guillermo Cabrera Infante
Guillermo Cabrera Infante: Bizitza, Liburuak, Erreferentziak
Bizitza
JaiotzaGibara (en) Itzuli1929ko apirilaren 22a
HerrialdeaGuillermo Cabrera Infante: Bizitza, Liburuak, Erreferentziak Erresuma Batua
Guillermo Cabrera Infante: Bizitza, Liburuak, Erreferentziak Kuba
Guillermo Cabrera Infante: Bizitza, Liburuak, Erreferentziak Espainia
HeriotzaLondres2005eko otsailaren 21a (75 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: septizemia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, gidoilaria, itzultzailea, saiakeragilea, idazlea, kazetaria eta poeta
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Guillermo Cain eta G. Caín
Genero artistikoaolerkigintza

IMDB: nm0127788 Find a Grave: 10511103 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Kubako zinemakoteka sortu zuen eta Kubako iraultzako lehen urteetan Lunes de la Revolución literatura aldizkariko zuzendaria izan zen. 1954. urtetik aurrera zinema kritikaria izan zen. Fidel Castroren politikaren aurkako izanik, 1962. urtean Kubatik alde egin eta Britainia Handian hartu zuen bizitokia. 1960. urtean Así en la paz como en la guerra (Gerran bezala bakean ere) ipuin-bilduma argitaratu zuen. 1963an zinemari buruzko artikuluak bildu zituen Un oficio del siglo XX (XX. mendeko lanbidea) liburuan. Argitaratu ditu, halaber: Tres tristes tigres (Hiru tigre triste, 1966); O (1975) eta La Habana para un infante difunto (Habana infante zendu batentzat) autobiografia-eleberria (1979).

Cabrera Infante Latinoamerikako beranduko barrokoko literatura eman duen idazle nagusietakoa da. Hauek izan zituen azken urteetako lanak: 1992an Mea Cuba argitaratu zuen, 1995ean Delito por bailar el chachachá, eta 1996. urtean Mi música extremada. Orobat idatzi zuen La ciudad perdida (1991) zinemarako. 1997. urtean zinemari buruzko saiakera bat idatzi zuen, Cine o sardina, eta urte horretan bertan Cervantes saria eman zioten. 1999. urtearen bukaeran El libro de las ciudades kaleratu zuen, bidaia kroniken bilduma. Urte berean 1952 eta 1992 bitartean idatzitako kontakizun-bilduma kaleratu zuen, Todo está hecho con espejos titulupean. 2000. urtean Puro humo argitaratu zuen, erretzailearen autobiografia modukoa, zinema kedunaren katalogoa eta puru erretzailearen gida.

Liburuak

  • Así en la paz como en la guerra (1960), ipuinak
  • Un oficio del siglo XX (1963), zinema-kritikak
  • Tres tristes tigres (1964 y 1967), eleberria
  • Vista del amanecer en el trópico (1974)
  • O (1975), saiakera
  • Exorcismos de esti(l)o (1976)
  • Arcadia todas las noches (1978), zinema-kritikak
  • La Habana para un infante difunto (1979), eleberria
  • Puro humo (2000), saiakera
  • Mea Cuba (1992), artikuluak
  • Delito por bailar el chachachá (1995), ipuinak
  • Mi música extremada (1996), saiakera
  • Ella cantaba boleros (1996)
  • Cine o sardina (1997), zinema-kritikak
  • Vidas para leerlas (1998), artikuluak
  • El libro de las ciudades (1999), artikuluak
  • Todo está hecho con espejos (1999), ipuinak
  • La ninfa inconstante (2008), eleberria
  • Cuerpos divinos (2010), memoriak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Tags:

Guillermo Cabrera Infante BizitzaGuillermo Cabrera Infante LiburuakGuillermo Cabrera Infante ErreferentziakGuillermo Cabrera Infante Kanpo loturakGuillermo Cabrera Infante19292005Apirilaren 22Erresuma BatuaKubaLondresMiguel de Cervantes sariaOtsailaren 21Zinema

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Jose ItuarteMesopotamiaAitana EtxeberriaEuskalkiHaut-LieuSistema eragileGreziaPeriklesDonibane GaraziZirkuitu elektrikoXIX. mendeaKEnergia hidraulikoSarpenOskorriShorty RogersMonarkia autoritarioErnalketaFestina auziaAntzerkiaren Nazioarteko EgunaAfro-asiar hizkuntzakSinapsiDonostiaWikipediaParagrafoAmaia AldaiPinuAlemaniaEpikuroArnas-aparatuAsiaEgiptoEuskadi Ta AskatasunaAireportuLezkaToles eta zamalkadura gerrikoBaiduArteriosklerosiJose Saenz GarmendiaCharles DarwinBernardo RossellinoIrulegiko EskuaPirritx, Porrotx eta MariMototsAztarna ekologikoJokin AltunaKoloreGero (Axular)Sergio MattarellaKukuAmancay GaztañagaUztailaren 31OrnodunHaltzAlexandro HandiaRaichur barrutiaBizenta MogelNeoconger mucronatusRamadanZuberoako maskaradakAro ModernoaGaztela eta LeonEz Dok AmairuEl MasroigBerri TxarrakJose Antonio GisasolaMonica HelmsAimar IrigoienBingoEmozioAxular🡆 More