Giovanni Goria (Asti, 1943ko uztailaren 30a - ibidem, 1994ko maiatzaren 21a) italiar politikari eta ekonomialaria izan zen.
Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Milanen eta Erroman. 1975ean, Kristau Demokrazia alderdiko kide egin zen, eta alderdiko idazkari izendatu zuten Astin. 1977tik aurrera, Giulio Andreottiren alderdiari lotu, eta ekonomia-arazoetarako haren laguntzaile izendatu zuten. Gero, Ogasun ministro izendatu zuten. Enpresa estatal batzuk pribatizatu zituen, eta joera monetarista geldiarazi zuen. Sektore estatalaren eta pribatuaren orekari eusteko estrategia horrekin lortutako hazkunde ekonomikoari esker, Europako mendebaldeko bost herrialde nagusien artean kokatu zen Italia. Inflazioa, bestalde, % 20tik % 4ra jaitsi zen Goria ministro izan zen bitartean. 1987ko hauteskunde orokorren ondoren, Lehen Ministro izendatu zuten, bost alderdiz osatutako koalizio bateko buru. 1988an, Ciriaco De Mitak ordezkatu zuen.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Goria |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Giovanni Goria, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.