Gerardo López de Gereñu Galarraga (Gasteiz, 1904ko apirilaren 23a - 1992ko abenduaren 2a) arabar etnografoa izan zen.
Herrialde honetako etnografian, folklorean eta toponimian erreferentziazkoak diren lan ugariren egile da. Historialari eta argazkilari lanetan ere nabarmendu zen.
Gerardo López de Gereñu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1904ko apirilaren 23a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1992ko abenduaren 2a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | etnografoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Erdaraz idatzi bazuen ere, bere lanek duten garrantziagatik Euskaltzaindiak euskaltzain ohorezko izendatu zuen eta "Arabako etnografiaren aitalehena" dela esan ohi da.
Gasteizen jaio zen; herrialdeko hiriburuaz gain harreman estua izan zuen Apilaizekin, non bere familiak etxe bat zuen eta horrek naturaz eta nekazaritza-munduaz zuen zaletasuna ulertzen laguntzen du. Batxiler ikasketak Gasteizko San Viator ikastetxean egin eta gero hiri berean Irakasle ikasketak egin zituen.
Ikerketa-lanen hastapenak naturaren behaketan eman zituen; Gerardo bere semearekin Club Deportivo Eibar mendi-taldeko kide egin zen eta Manuel Iradier Txangolari Elkarteko lehen zuzendaritza-taldean egon ziren.
Historiaz, mendiaz, arteaz, toponimiaz, etnografiaz, Arabako herriez edota herri-jai, medikuntza eta botanikaz buruturiko lanetan bi maisu izan zituela aipatzen zuen: Jose Migel Barandiaran (berarekin zuzenean lan egin ez bazuen ere) eta José Íñigo Irigoien; baina horrez gain esan behar da bere formazioa neurri handi batean autodidakta izan zela.
80 urterekin alargundu zen eta 85 zituela bere seme Gerardo López de Gereñu Iholdi, berau ere etnografo eta argazkilaria, hil egin zen. Une horretan bere ikertzaile lanari utzi zion eta 1992ko abenduaren 2an hil zen.
Liburu edo artikulu sorta izugarria egin zuen herrialde horretaz. Aurrean jarri ditugun biak funtsezkotzat jotzen dira.
Hainbeste denbora eman zuen Apilaiz herriaz ere burutu zuen ikerketa lanik.
Araba eta erlijio katolikoa uztartzen dituzten lanak:
Arlo honetan ekarpen ugari egin zituen bai artistikoki bai dokumentazio aldetik. Pertsona, familia, natura hil eta bestelakoei argazkiak egin zizkien. Bere natura eta mendizaletasunak bultzatuta eta argazkigintzan zein etnografian zituen ezagutzetan oinarrituta mendi-ibilbideen gainean ere aritu zen, bere lanetan kartografia ere sortzen zuelarik.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Gerardo López de Gereñu, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.