Fujiwara klana (japonieraz: 藤原氏, Fujiwara-uji, Fujiwara-shi?) Japoniako erregeorde familia boteretsu bat izan zen, Sessho eta Kanpaku karguen monopolioa zuena.
Klanaren sortzailea, Nakatomi no Kamatari (614-669) izan zen, klase baxuko noble bat, Fujiwara abizena, Tenji enperadoreagandik jaso zuena.
Fujiwara klana | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | uji (en) | |
Herrialdea | Japonia | |
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 669ko azaroaren 13a | |
Sortzailea |
Postu politikoak, Asuka aroaren erdialdean lortzen hasi ziren, VII. mendean, hala ere, Heian aroan, familiako kideek, ia lau mendez, Japoniako Enperadorearen hurbileneko laguntzaileak izango ziren erregimen politiko bat ezarri zuten, 1156an gertatu zen Hōgen matxinadararte, non Taira klana eta Minamoto klana, gerra zibil batean elkarren artean borrokan hasten diren, eta, gerra hau, 1180 eta 1185 bitartean Genpei Gerrak direlakoetan okertuz.
Minamoto no Yoritomok bere burua, 1192an shogun izendatu zuenean, Fujiwaratarren boterea gainbehera joaten hasi zen, eta, XIII. mendearen hasieran bost familiatan banatu ziren: Konoe, Takatsukasa, Kujo, Nijo eta Ichijo. Bost familia hauek, euren artean banatuko zituzten sessho eta kanpaku karguak, baina ez ordurarte haina botererekin.
Hala ere, Fujiwara klanak, bere kideetako batzuk, Enperadoreen gertuko aholkulari, erregeorde eta ministro bezala mantenduko zituen baita XX. menderarte ere, Fumimaro Konoe eta Morihiro Hosokawa lehen ministroen kasuan bezala.
Erregeordea | Bizitza | Sessho | Kampaku |
---|---|---|---|
Yoshifusa | 804-872 | 866-872 | |
Mototsune | 836-891 | 876-884 | 887-890 |
Tadahira | 880-949 | 930-941 | 941-949 |
Saneyori | 900-970 | 969-970 | 967-969 |
Koretada | 924-972 | 970-972 | |
Kanemichi | 925-977 | 973-977 | |
Yoritada | 924-989 | 977-986 | |
Kaneie | 929-990 | 986-990 | 990 |
Michitaka | 953-995 | 990-993 | 993-995 |
Michikane | 961-995 | 995 | |
Michinaga | 966-1028 | 1016-1017 | |
Yorimichi | 990-1074 | 1017-1020 | 1020-1068 |
Norimichi | 997-1075 | 1068-1075 | |
Morozane | 1042-1101 | 1087-1091 | 1075-1087, 1091-1094 |
Moromichi | 1062-1099 | 1094-1099 | |
Tadazane | 1078-1162 | 1107-1114 | 1106-1107, 1114-1121 |
Tadamichi | 1097-1164 | 1123-1129, 1142-1151 | 1121-1123, 1129-1142, 1151-1158 |
Motozane | 1143-1166 | 1165-1166 | 1158-1165 |
Motofusa | 1144-1230 | 1166-1173 | 1173-1179 |
Moroie | 1172-1238 | 1184 |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Fujiwara klana, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.