Friedrich August von Hayek (Viena, Austria, 1899ko maiatzaren 8a - Friburgo, Alemania, 1992ko martxoaren 23a) britainiar ekonomista izan zen, austriarra sortzez.
1938an Britainia Handiko herritartasuna hartu zuen.
Friedrich Hayek | |||
---|---|---|---|
1947 - 1961 - Wilhelm Röpke (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Viena, 1899ko maiatzaren 8a | ||
Herrialdea | Austria Erresuma Batua (1938 - | ||
Bizilekua | Friburgo | ||
Heriotza | Friburgo, 1992ko martxoaren 23a (92 urte) | ||
Hobiratze lekua | Neustifter Friedhof (en) | ||
Familia | |||
Aita | August von Hayek | ||
Ezkontidea(k) | Helen Berta Maria von Fritsch (en) Helene Bitterlich (en) | ||
Seme-alabak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Vienako Unibertsitatea Doktoretza : politika zientzia Vienako Unibertsitatea Doktoretza : zuzenbide Vienako Unibertsitatea (1918 - 1923) : filosofia, Psikologia, ekonomia | ||
Hezkuntza-maila | zientzia juridikoetan doktorea Russian and Ukrainian PhD in Political Science (en) | ||
Tesi zuzendaria | Ludwig von Mises Friedrich von Wieser | ||
Doktorego ikaslea(k) | David D. Friedman (en) Marjorie Grice-Hutchinson (en) Abba P. Lerner (en) Sho-Chieh Tsiang (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa alemana | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekonomialaria, filosofoa, historialaria, Wiki Euskarapolitologoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Salzburgoko Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea New Yorkeko Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea London School of Economics | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Mont Pelerin Society (en) Econometric Society (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Eliza katoliko maronita | ||
Merkatu-ekonomiaren defendatzaile sutsu eta estatuaren esku-hartzearen etsai izaki, bere ideiak izan ziren Estatu Batuetako lehendakari Ronald Reaganen eta Britainia Handiko Margaret Thatcherren politika ekonomikoen oinarri nagusia.
Zuzenbide eta ekonomiako ikasketak egin zituen, Vienako Unibertsitatean. 1921etik 1931ra, Ikerkuntza Ekonomikorako Institutu Austriarreko zuzendari izan zen, eta 1929tik 1931ra, Vienako Unibertsitatean lan egin zuen. 1931tik 1950era bitartean, ekonomia eta estatistikako irakasle izan zen, Londresko Unibertsitatean.
Mont Pelerin Elkarteko sortzaileetako bat izan zen, eta ohorezko lehendakari. Elkarte horrek mendebaldeko ekonomistak, legelariak, enpresaburuak eta kazetariak biltzen ditu, pentsamendu liberala aztertu eta zabaltzeko asmoz.
1951tik aurrera, zientzia moral eta sozialetako irakasle izan zen, Chicagoko Unibertsitatean. 1962an Europara itzuli zen, Friburgoko Unibertsitateko ekonomiako irakasle izendatu zutelako.
1974an, Gunnar Myrdal suediarrarekin batera, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, diruaren teoriari buruzko lanengatik, eta fenomeno ekonomiko, sozial eta instituzionalen arteko loturen azterketengatik. 1977 arte, Salzburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen.
Haren pentsamenduak sozialismotik merkatu libreko ekonomiaren defentsarainoko bidea egin zuen, eta Vienako Eskolako ekonomista nagusietako bat bihurtu zen. Haren teoriak Keynesen pentsamenduari kontrajartzen zaizkio. Ehunka saiakera eta 15 liburu baino gehiago idatzi zituen.
Lan nagusiak: Prezioak eta produkzioak (1931), Kapitalaren teoria hutsa (1941) eta Morrontzarako bidea (1944).
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Friedrich Hayek, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.