Fokua ikusitako objektuko puntu batean sortutako argi izpiek bat egiten duten puntua da.
Fokua kontzeptualki puntu bat den arren, fisikoki luzapen espaziala du, zirkulu lausoa delakoa. Fokuratze ez ideal hau irudian dauden aberrazioen ondorioz sortua izan liteke. Garrantzizko aberrazioak ez egonez gero, zirkulu lauso txikiena Airy zirkulua da, berau sistema optikoaren rekiduraren difrakzioaren eraginez sortua izan liteke. Aberrazioak irekiduraren diametroa gero eta gehiago handiagoatuz doan einean okertzera jotzen dute, Airy diskoa irekidura handietan txikiagoa den artean.
Irudi bat edota irudi-puntu bat fokuratua dagoela esan ohi da, objektuaren puntuen argiak irudiarekin ahalik eta gehien bat egiten dutenean, eta fokuz kanpo dagoela, argiak ongi bat egiten ez baldin badu.
Fokuratzea elementu garrantzitsua da bai argazkietan eta baita bideoetan ere. Irudiak ez digu balioko ongi enfokatuta ez badago, beraz garrantzitsua da argazki bat ateratzerako orduan edota bideo bat grabatzerako orduan, fokatzean arreta handia jartzea. Fokuratzea subjektu edo objektu baten eta kameraren arteko distantzia doitzean oinarritzen da, eta haren helburua objektu baten irudia argitasun osoz lortzea da.
Irudia objektiboan sortzen da ondoren jadanik osaturik, kameraren barrualdera iristeko. Gizakiekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Zerbait begiratzen dugunean irudia begian definitzen da, hau da, begiak fokuratzen du ikusten ari garena, eta ondoren gure garunera bidaltzen da eta honek itzuli egiten du.
Bi fokatze mota daude; automatikoa eta eskuz egiten dena. Gaur egungo kamera gehienek automatikoki fokatzeko aukera ematen duen botoi bat daramate, baina hala ere enfokatze automatikoa ez da beti aukerarik onena izaten. Izan ere, baliteke automatikoki egitean guk fokuratu nahi dugun objektu edo subjektua ez enfokatzea. Beraz, zerbait konkretua fokuratu nahi badugu, gehienetan aukera hobea izaten da eskuz egitea. Adibidez espazio batean dagoen objektu txiki bat fokuratu nahi badugu, aukera hobea da eskuz egitea.
Fokuratzea ekintza oso sentsiblea da, eta hainbat faktorek eragina dute bertan. Jarraian aipatuko diren elementu hauek kontuan izaten ez badira, irudia ongi enfokatuta ez ateratzeko arriskua dago.
Fokuratze manuala egokia izango da hainbat egoeretan:
Fokuratze automatikoa erabilgarria izango da kasu hauetan:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Foku (optika), which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.