Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE) euskarara edo euskaratik itzulpengintzan eta interpretazioan ari diren profesionalak biltzen dituen elkartea da.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea
EIZIE
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea
Datuak
Sortze-data1987
MotaItzultzaileen elkarte profesionala
LehendakariaFernando Rey Escalera
HiriaDonostia
Probintzia/EstatuaGipuzkoa
HelbideaZemoria 25 E
Webguneahttps://eizie.eus/eu

Elkartea 1987ko udazkenean sortu zen. EIZIE beste bi elkartetako kide da: nazioarte mailan FIT Fédération Internationale des Traducteurs elkartekoa, eta Europa mailan CEATL Conseil Européen des Traducteurs Littéraires elkartekoa.

Elkartearen helburuak

Elkarteak itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen arteko harreman profesionala eta informazio trukatzea sustatzen ditu, haiei lege aholkularitza eta trebakuntza ematearekin batera. Elkarteak hainbat tresna eskaintzen dizkie kideei eta erabiltzaile publikoei, besteak beste:

  • Nor da Nor: Euskal Itzulpengintzaren datu-basea (euskaratik eta euskarara egindako itzulpen literarioen katalogoa eta itzultzaileak).
  • ItzuL posta-zerrenda. Eguneroko lanean sortu ohi diren arazoak beste itzultzaileekin batera konpondu eta eztabaidatzeko foroa.

Argitalpenak

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea 
EIZIEren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldia Donostiako Egian
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea 
EIZIEren 2019. urteko batzarra

Bere historian zehar EIZIEk hainbat bide zabaldu ditu itzultzaile, interprete eta zuzentzaileen lanari buruzko argibideak eskaintzeko, paperean zein euskarri elektronikoan. Hona hemen adibide batzuk:

  • Senez aldizkariak itzulpengintzaren teoria eta pragmatika lantzen ditu. Martuteneko Itzultzaile Eskolak sortu zuen, 1984. urtean, eta EIZIE sortu zenean elkarte honi pasa zion ardura. Gaur egun urtean behin argitaratzen da, eta, aldian behin, ale monografikoak ere kaleratzen dira.
  • Itzulpen Antologia I, II eta III, ohorezko bazkide izendatuak izan direnen lanak biltzen dituzten hiru antologiak.
  • Literatura Unibertsala itzulpen-bilduma kudeatzen du elkarteak, Eusko Jaurlaritzak eta EIZIEk urtero sinatzen duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bildumako liburuak Alberdania eta Elkarlanean argitaletxeek kaleratzen dituzte.
  • Basqueliterature webgune berezia elikatu zen 2012. urtea arte. EIZIEren ekimenez, babesaz eta kudeaketaz sortu zen, euskal literaturaren erakusgarri bat beste hizkuntzetan emateko.
  • 31 eskutik bloga egunero euskararen erabilerari buruzko testu bat argitaratzeko asmoz sortu zuen elkarteak, 2012an, asmo didaktikoarekin.

Elkartearen lehendakariak

Kanpo estekak

Erreferentzia zerrenda

Tags:

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea Elkartearen helburuakEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea ArgitalpenakEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea Elkartearen lehendakariakEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea Kanpo estekakEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea Erreferentzia zerrendaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile Eta Interpreteen Elkartea1987Euskara

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Espainiako Bigarren ErrepublikaSofonisba AnguissolaIgor OyonoPrudentzio (santua)Metal AroaLaboral KutxaZapelatz arruntKontrapasOtxandioGotzone SagarduiGiza sexualitateZozoMonarkiaAntoni GaudíGipuzkoaKike AmonarrizIzar-malkoakGalileo GalileiLeitzaranXVIII. mendeaGiza eskubideakEuskal Autonomia ErkidegoaErrubrika (hezkuntza)As (egunkaria)Ozeano Bareko Suzko EraztunaPalankaSevillako katedralaIzaro BilbaoRomandiaMontevideoIván Martín NúñezErrobi (taldea)BULEGO (musika taldea)Frantziako IraultzaEguzki-loreEskusoinu txikiJoseba SarrionandiaFuntzio (matematika)Frida KahloErrementariEuskaraAdimen artifizialSan Bartolome (argipena)TximeletaKontrahormaUraren zikloaSons of AguirreAma Hizkuntzaren Nazioarteko EgunaEzteiGaztelaniaInternazionalaXabier AlonsoErleZenbaki lehenCandela PeñaArtizarraParisLazkaoZatiki (matematika)LikenArabaLawfareOrnodunEstirpe ImperialKuku-prakaNoëlle McAfeeZirku NagusiaEuropaEtsaiakNerea ReparazNikolas Koperniko🡆 More