Euskal Pezeta: Euskadiko antzinako moneta 1936-37 urteetan erabilitakoa

Artikulu hau Euskadiko dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pezeta».

Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria
25 pezetako eliodoroa, Nikolas Maetinez Ortiz de Zarateren ilustrazioarekin.

Euskal pezeta Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gerra Zibila martxan zela sortutako dirua izan zen.

Testuingurua

EAJko eta Frente Popularreko ordezkariek osatutako gobernuak halabeharrez eskuratu zuen Espainiako Bigarren Errepublikak aurrez ukatutako autogobernu maila. Autonomia estatutua 1936ko urrian bertan onartzea lortu zuen; gerra hasita, gobernu zentral errepublikanoak euskal lurraldeen babesa bermatu nahi zuen. Gipuzkoatik Asturiasera bitartean, kostaldeko lerroa errepublikarren esku zegoen oraindik, baina beraien eremu nagusitik erabat isolatuta. Eta 1937ko martxoa arte, frankistek erasoari berrekin arte, frontea egonkortuta egon zen. Esku-dirua jaulkitzeaz gain, pasaporteak banatu zituen, justizia sistema berrantolatu zuen, atzerrian ordezkaritzak jarri zituen abian, 40.000 soldaduko armada antolatu zuen besteak beste.

Historia

1936ko urrian, Bilbon, Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu eta bi astera, Eliodoro de la Torre buru zuen Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailak dekretu bat onartu zuen, abuztuan Bizkaiko Defentsa Batzordeak onartutako bera: billete-txeketegiak jaulkitzeko agindua eman zuten, Espainiako Bankuan zituzten funtsen babesean. Diruaren zirkulazioa bermatu nahi zuten, gerra eremuetan dirua altxortzeko joera baitzegoen.

Honela zioen dekretuaren zati batek: “Beraz, altxortzea ezinbestean zuzendu behar da konponbide heroikoen bidez, batetik, egoismo nabarmen eta zentzugabeenaren ezkutalekuetan kapitala metatu dadin saihesteko eta, bestetik, gure herriko altxor emankorrak lurraldeko mugetatik ihes egin ez dezan, beste eskualde batzuk gure lurraren zuku finantzarioaren bizkar elikatzeko”.

Bederatzi banketxe eta kutxak jaulkitako hasierako txeketegi-billeteak kalitate eskasekoak ziren eta 1937ko apirileko dekretu batek aginduta, billete berriak egin ziren, atzealdean euskal eszenak zituztenak, Nikolas Martinez Ortiz de Zarate margolariaren lanak. 5, 10, 25, 50 eta 100 pezetako billete hauei eliodoroak esan izan zitzaien, Ogasun sailburuaren izenagatik.

Era berean kalitate handiko nikelezko bat eta bi pezetako txanponak ere egin ziren. Frigiar txanoa zuen emakumezko aurpegi bat zuten alde batean, Gobierno de Euzkadi izenarekin, eta beste aldean pezeta bat edo biren balio zifrarekin, eta 1937ko datarekin. Pezeta batekoak 22 milimetroko diametroa eta 4 gramoko pisua zuen, eta 2 pezetakoak 26 mm eta 8 gramo. Pezeta batekoak 6 milioi ale atera ziren, eta bikoak 2 milioi.

Bilbo ekainean erori zen, eta hiriarekin batera, euskal pezetaren zirkulazioa bertan behera gelditu zen.

Galeria

Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria 
Pezeta bateko Euzkadiko txanpona.
Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria 
Bi pezetako Euzkadiko txanpona.
Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria  Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria 
Bost pezetako billetea.
Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria  Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria 
Hamar pezetako billetea.
Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria  Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria 
25 pezetako billetea.
Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria  Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria 
50 pezetako billetea.
Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria  Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria 
Ehun pezetako billetea.
Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria  Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria 
Bostehun pezetako billetea.
Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria  Euskal Pezeta: Testuingurua, Historia, Galeria 
Milla pezetako billetea.


Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Euskal Pezeta TestuinguruaEuskal Pezeta HistoriaEuskal Pezeta GaleriaEuskal Pezeta ErreferentziakEuskal Pezeta Kanpo estekakEuskal PezetaPezeta (argipena)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Arroka sedimentarioEspezieRXabier LizardiAditz trinkoUgalketa asexualVietnamgo GerraIkastolaOstiral SantuaGanga (arkitektura)Lotura metalikoAfro-asiar hizkuntzakLoteriaAlegiaOrkestraAiora ZulaikaEmakume Langilearen Nazioarteko EgunaEuskal PizkundeaEgonkortasun PlanaBizkaiaHaragijaleMaitasunLezkaAxularConnemara gure bihotzetanKoloreOstegun SantuaTurismoAzido desoxirribonukleikoTxikipediaOpen accessHaranAhotsNaiara ArnedoWolfgang Amadeus MozartGatzaren martxaPenafielUrkiPepito IantziLorde.tvMaria UrcelayKalamuaSalmonellaRadio EuskadiOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaBelley kantonamenduaOligarkiaMaisu/maistraIkus-entzunezkoaren aldiriakAmpuisEuskaldunUrteberri-egunHinduismoEuskaltzaindiaIrulegiko EskuaProtistoMusikaren historiaLErramu IgandeaErramun MartikorenaPortugalGarraioGipuzkoaMaialen LujanbioBasurdeAnkerDiana UrreaZetakRomualda ZuloagaLaversinesEuskal Kantagintza BerriaMexiko🡆 More