Eudorcas Thomsonii

Eudorcas thomsonii edo Thomson gazela Eudorcas generoko animalia ugaztuna da, gazela motakoa.

Artiodaktiloen barruko Bovidae familian eta Antilopinae subfamilian sailkatuta dago. Antzina bekoki gorriko gazelaren (Eudorcas rufifrons) azpiespezie kontsideratzen zen; gaur egun, ordea, espezie desberdintzat hartzen dira.

Eudorcas thomsonii
Eudorcas Thomsonii
Iraute egoera
Eudorcas Thomsonii
Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
LeinuaAntilopini
GeneroaEudorcas
Espeziea Eudorcas thomsonii
Günther, 1884
Banaketa mapa
Eudorcas Thomsonii
Datu orokorrak
Ernaldia5,5 hilabete

Afrika ekialdeko sabana ingurunean bizi da eta inguru hartako gazela ugariena da, 550.000 aletik gora zenbatu dira, baina kopurua azkar jaisten ari da. Gazela txiki arina da, 80-90 km/h-ko abiadura har dezakeena. Lurreko laugarren animalia azkarrena da, gepardoaren, antilope amerikarraren eta springbokaren ondoren. Lehen begiratuan, Thomson gazela eta springboka itxuraz antzekoak dira, baina filogenetikoki urrun daude eta banaketa geografikoa ere desberdina dute.

Etimologia eta taxonomia

Albert Günther zoologo alemaniar-britainiarrak deskribatu zuen 1884an eta Joseph Thomson esploratzaile eskoziarraren izena eman. Eudorcas izenak "benetako gazela" esan nahi du grezieraz.

Antilopinae subfamiliaren barnean hainbat genero kokatzen dira. Gazela izen arruntarekin Gazella, Eudorcas eta Nanger generotako espezieak izendatzen dira. Hona hemen DNA mitokondrialarekin eta nuklearrarekin egindako azterketek emandako sailkapena:

Gazella Eudorcas Thomsonii 

Bizkar beltza (Antilope cervicapra) Eudorcas Thomsonii 

Eudorcas

Bekoki gorriko gazela (Eudorcas rufifrons) Eudorcas Thomsonii 

Thomson gazela (Eudorcas thomsonii) Eudorcas Thomsonii 

Nanger

Soemmerring gazela (Nanger soemmerringii) Eudorcas Thomsonii 

Grant gazela (N. granti) Eudorcas Thomsonii 

Dama gazela (N. dama) Eudorcas Thomsonii 

Gerenuk (Litocranius walleri) Eudorcas Thomsonii 

Springbok (Antidorcas marsupialis) Eudorcas Thomsonii 

Thomson gazelaren bi azpiespezie identifikatu dira:

Deskribapena

Eudorcas Thomsonii 
Serengetiko Thomson gazela.

Gazela nahiko txikia da. Sorbaldetan 60-70 cm-ko altuera du. Arrak 20-35 kg-ko pisua du eta emea txikiagoa da, 15-25 kg inguru pisatzen du. Bizkarraldeak harea kolorea du, alboetan banda beltz zabala du aurreko hanketatik atzeko hanketara doana. Sabelaldea eta hanken barnealdeak zuriak dira. Isatsa beltza da eta eta 15-27 cm luze da.

Buruak kolore ugari ditu. Begi beltzen inguruan eraztun zuri bat ageri du eta begietatik muturrera lerro fin beltzak ditu alboetan. Adarretatik muturrerantz lerro marroi-gorrixkak luzatzen dira baina bekokia zuria da. Azkenik, muturraren gainean orbain iluna du. Arrek begien orbitaletan ongi garaturiko guruinak ditu eta lurraldea markatzeko erabiltzen du.

Sexu biek adarrak dituzte, punta aldean aurrerantz kurbatzen direnak. Adarrak eraztundunak dira. Arren adarrak 25-43 cm luze izaten dira eta emearenak, 7-15 cm luze eta finagoak. Halaber, adargabeko emeak ere daude.

Azpiespezie bien artean badira desberdintasun txiki batzuk. Ekialdeko Thomson gazela handiagoa da eta bekoki zuria ez da hain nabarina. Azkenik, adarrak dibergenteagoak dira.

Ekologia

Eudorcas Thomsonii 
Thomson gazela Masai Mara erreserban.
Eudorcas Thomsonii 
Gazela arra emea muntatzen.
Eudorcas Thomsonii 
Gazela ama kumea ehizatu nahi duen eguzki-arranoari aurre egiten.

Habitata

Thomson gazela Afrika ekialdeko sabana eta belardi zabaletan bizi da, Kenya eta Tanzania artean banaturik. Tamaina txikiko belarrak hobesten ditu, baina belar luzeetara eta basoetara ere migratzen du tarteka. Urtaro euritsuan, belar sortu berria jaten du; horregatik, euriteak hasten direnean, gazela talde handiak izaten dira. Urtaro lehorrean, aldiz, zuhaixken hostoez eta forbiataz elikatzen da.

Serengeti parkean zebra eta ñu taldeei batzen zaizkie, haiek uzten duten belar txikiaz baliatzeko.

Taldeak

Belar ugari dagoenean, taldea zabaldu egiten da eta ar helduek bazkatzeko lurraldeak eratzen dituzte: horiek mugatzeko, begi ertzetan dituzten guruinak erabiltzen dituzte eta adarrekin belarra eta lurra altxatzen dute. Hainbat arren lurraldeak gainezartzen bdira, haien arteko lehia sortzen da. Elkar ukitu gabe, paraleloan ibiltzen dira eta keinuak egiten dituzte. Arrak ez dira beste arren lurraldetan sartzen, adibidez eme baten atzetik badoa bere lurraldearen mugan gelditu egingo da eta ondoko lurraldeko arrak segituko du emearen atzetik.

Ar gazteek talde berezituak osatzen dituzte eta ar helduen lurraldean sartzea saihesten dute. Emeek ere migrazio taldea osatzen dituzte eta ar helduen lurraldetan sartzen dira, beti ere baliabide gehien dituzten lurraldeak hobesten dituzte. Orduan arrak emeekin harremanak osatzen saiatzen dira.

Ugalketa

Araldian, arrak emeari jarraitzen dio eta haren gernua usaintzen du ugaltzeko prest dagoen jakiteko. Hala bada, gorteiatu eta muntatu egingo du. 5-6 hileko haurdunaldiaren ondoren, taldea utzi, bakartu eta kume bakarraz erditzen da. Urtean birritan ugaltzen dira. Amak kumea belar altuen artean ezkutatzen du, ondoren elikatzera joaten da, beti ere kumearengandik asko urrundu gabe, eta orduro harengana itzultzen da. Amak izan berri diren emeek taldetxoa eratzen badute ere, ez da haurtzaindegirik eratzen, bakoitzak bere kumea zaintzen baitu. Txakalen eta babuinoen aurka babesten ditu kumeak, burua jaitsi eta adarrekin mehatxatuz, baina harrapari handiagoen erasoen aurrean, ihes egitea besterik ez du. Bi hilabete pasatakoan, kumeak ezkutalekutik irten dira eta amaren alboan izaten dira. Orduan hasten dira elikagai solidoa jaten: taldera itzultzeko garaia da.

Harrapariak

Haren harrapari nagusia gepardoa da, lehorreko animalia azkarrena: gazelak ere 80 km/h-tik gorako abiadura har dezake eta, gepardoa nahasteko, zigi-zaga mugitzen da. Bestelako harrapariak ere baditu, hala nola, lehoinabarra, lehoia, likaona, hiena pikarta, Nilotar krokodiloa eta Seba pitoia. Gazelakumeen harrapariak eguzki-arranoak, txakalak eta babuinoak dira.

Thomson gazelek 10-15 urte hartzen dituzte.

Mehatxuak

Thomson gazelen kopurua 550.000 aleKOa dela kalkulatu da. Populazioa jaisten ari da: 1978 eta 2005 artean, esate baterako, % 60an jaitsi zen, Serengetin, Masai Maran eta Ngorongoron.

Mehatxu biziena ez du ehiza, abeltzaintza baizik: ardiek, ahuntzek eta behiek haren elikadura bera dute eta ur kontsumoa ere handia denez, lehia horretan Thomson gazela galtzaile da. Bestalde, migrazioetan zelai zabalak zeuden lekuetan hesiak aurkitzen dituzte eta askotan harrapatuta geratzen dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Eudorcas Thomsonii Etimologia eta taxonomiaEudorcas Thomsonii DeskribapenaEudorcas Thomsonii EkologiaEudorcas Thomsonii MehatxuakEudorcas Thomsonii ErreferentziakEudorcas Thomsonii Kanpo estekakEudorcas ThomsoniiAntilopinaeArtiodaktiloBovidaeEudorcas rufifronsGazelaUgaztun

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ZaldiPoleaAmeriketako Estatu BatuakAbugidaSorginBultzagailuSlow FoodIñaki ZabaletaMutrikuSan MamesIker MuniainJamala al-BaidhaniJohn AnduezaTanatoturismoCristiano RonaldoEgidaLaminaErrepublikaEnergia nuklearEuskadi Ta AskatasunaBasamortuIrene SáezOlinpiar JokoakUrko zigurataEuskaldunOskorriEuzko Alderdi JeltzaleaEnergia eolikoHaurren Eskubideen AldarrikapenaSendotzaBiotopoNazio Batuen ErakundeaJean-François MilletHipatia AlexandriakoaLapurdiRo Jai-bongKaren Dianne BaldwinVienako BatzarraEmultsionatzaileEnergia iturriAzalpen testuBizkaiaEstropadaEgiptoSai zuriErromatar InperioaGerra HotzaLawfareMesopotamiaBlair PeachSouffléHegaztiAbeltzaintzaAs (egunkaria)Airearen kutsaduraHasan ibn AliHaurtxoPanpa-lezkaCampos Eliseos antzokiaGoroldioEuskal Herria BilduHaurren Eskubideei buruzko HitzarmenaBarakaldoApirilaren 25Arabako lautadaBiozenosiSarpen🡆 More