Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua (jatorriz alemanez: Die protestantische Ethik und der Geist des Kapitalismus), Max Weber soziologo eta ekonomialari alemaniarraren obrarik ezagunena da.
1904. eta 1905. urteetan egina, bere lanik bikainena, ospetsuena eta bere pentsaera hoberen biltzen duen lana da. Liburu honetan protestantismoaren ideologia eta kapitalismoa nola dauden uztarturik aztertzen da aurreko pentsamoldearen iraulketa erakarri zuen. Bere iritziz eta oso era zabalean onartuta dagoena, kapitalismoak izan zuen gorakada eta garapen itzela argituz.
Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua | |
---|---|
Jatorrizko liburuaren azala | |
Datuak | |
Idazlea | Max Weber (1905) |
Argitaratze-data | 1905 |
Generoa | Saiakera |
Jatorrizko izenburua | Die protestantische Ethik und der Geist des Kapitalismus |
Hizkuntza | Alemaniera |
Herrialdea | Alemania |
Euskaraz | |
Izenburua | Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua |
Itzultzailea | Josal Pérez Fernández |
Argitaratze-data | 1996 |
Bilduma | Pentsamendu Garaikidea |
Orrialdeak | 234 |
ISBN | 978-8487203923 |
Luteroren iraultzan txertaturik dagoen azpiegitura ideologikoa aztertzea izan zen Weberren liburuaren helburua. Eta horretarako Erdi Arotik zetorren pentsaeraren ("behartsuarentzat errazagoa da jostorratz baten zulotik igarotzea, aberatsa Jainkoaren erresuman sartzea baino") porrota ikertzen du, horren aurrean luteranismoak sortutako berria (alegia, gizaki lurtarak zerua mundu honetan irabazi behar duela, eta horretarako bere enpresetan arrakasta izan behar duela, horrek Jaungoikoaren grazian dagoela esan nahi duelako) aztertuz.
1996an Gaiak argitaletxeak euskaratu zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.