Errusia-Nato Harremanak

Errusia-NATO harremanak NATO erakundearen eta Errusiaren arteko harremanak dira.

Errusia-NATO harremanak
Errusia-Nato Harremanak
Errusia-Nato Harremanak
Errusia
Errusia-Nato Harremanak
Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea
Misio diplomatikoa
Nork ordezkatua
   

Motaaldebiko harreman

1997: Hitzarmena

NATOko eta Errusiako agintariek aro berri baten hasiera irudikatu zuten 1997ko maiatzaren 27an, Parisen. Boris Jeltsin Errusiako presidenteak, Bill Clinton AEBetakoak eta NATOkoak ziren beste hamabortz herrialdeetako buruzagiek sinatu zuten Harremanetarako, Elkarlanerako eta Segurtasunerako Sortze Agiria. SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna desegin zenetik sei urte igaro ziren ordurako, eta Gerra Hotza bukatutzat eman zuten Mendebaldeak eta Errusiak.

1999-2014: NATO ekialderantz

Agiri horrek, ordea, ez zuen bi aldeetako agintariek iragarritako kontsentsuzko mundua sortu. Interpretazioarekin ere ez ziren bat etorri. Jeltsinek adierazi zuenez, agiriaren arabera Errusiaren inguruko herrialdeek estatus neutrala mantendu beharko zuketela. 1999-2004 artean, ordea, Varsoviako Ituneko kide izan ziren estatu sozialista ohiek eta SESBeko kide izan ziren Baltikoko hiru errepublikek bat egin zuten NATOrekin. Aliantzako ordezkariek arrazoitu zuten herrialde horiek nahi zuten aukera egiteko burujabe zirela.

2014: Ukrainako gatazka

Sakontzeko, irakurri: «Donbasseko gerra»

Kosovoko Gerraren (1999), misilen aurkako ezkutuaren eta Georgiako Gerraren (2008) ondorioz tentsio aldiak sortu ziren bi aldeen artean, baina Ukrainako Donbasseko gerra (2014)k hartu zuen itxurarik larriena. NATOren arabera, Errusiak ez du Ukrainaren burujabetza errespetatzen, zuzenean esku hartzen ari zen gerran eta lurraldeak bereganatzeko asmoa zuen. Errusiaren arabera, NATOko zenbait herrialdek estatu kolpe bat babestu zuten Ukrainan, Mendebaldearen eraginpean gera dadin Moskuri bizkar emanda.

Gatazkaren erdian, NATO osatzen zuten herrialdeetako buruzagiek Galesko Newport hiriko bilkuran onartuko zuten Europaren ekialdean presentzia militarra areagotzeko plana. Ekintza Azkarrerako Plana deitutakoa eratuko zuen NATOk; hau zen, 48 orduan baino gutxiagoan hedatu ahalko zen 18.000 soldaduko indar bat. Erabaki hori hartu zuten Poloniak eta Baltikoko hiru errepublikek aliantzako beste kideei eskatutako laguntza militarraren ondoren.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Errusia-Nato Harremanak 1997: HitzarmenaErrusia-Nato Harremanak 1999-2014: NATO ekialderantzErrusia-Nato Harremanak 2014: Ukrainako gatazkaErrusia-Nato Harremanak ErreferentziakErrusia-Nato Harremanak Kanpo estekakErrusia-Nato HarremanakErrusiaIpar Atlantikoko Itunaren Erakundea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Antzinako ErromaFrantziako emakumezkoen errugbi selekzioaApirilaren 24ZorokiainIkuska (dokumental-saila)GobernuBiozenosiJohann Sebastian BachISO 8601Zirkulazio-aparatuKorrikaErromaIratiGaixotasun infekziosoTeokraziaEnergia berriztagarriUrGazteluBlas LezoKareharriDonibane GaraziSchool TiesFederico Jiménez LosantosLazkaoGarapen Jasangarrirako HelburuakGrândola, Vila MorenaLudwig van BeethovenAndres UrdanetaCantinoren planisferioaZetaren BideaEuropar BatasunaAndrokantoKontrahormaTaula periodikoaFrancisco FrancoCaponataEuskara batuaXanti IparragirreEusko LegebiltzarraErrepublikaDinamikaDCCPJon Gotzon AldaparenaAna EstradaTxakurHaurren Eskubideei buruzko HitzarmenaOmanUrbasa-Andia natura parkeaSakanaPedro SánchezBaliabide naturalArantzazuko santutegiaEuskal literatura1990eko Nafarroako Foru Erkidegoko SariaLauaxetaIKEAErrementari (filma)GaztelaniaEritasunSons of AguirreDonostiaEnergia geotermikoErrobi (taldea)GurpilLehen Mundu GerraIzabaHeriotza zigorAdimen artifizialErromako foroaFrances Power CobbeEuskarAbenturaFidela BernatPedro Miguel Etxenike🡆 More