Dow Jones Industrial Average, euskaraz Dow Jones Batezbesteko Industriala, Amerikako Estatu Batuetako burtsan kotizatzen duten 30 enpresa handienen akzioen kotizazioak jasotzen dituen burtsa-indize bat da.
Arrazoi historiko hutsengatik soilik darama Industriala izena, gaur egun denetariko enpresa biltzen baititu (zerbitzuak, teknologikoak, ...). Merkatu-indize ezagunena da, zaharrena delako, batetik, eta Estatu Batuetako akzio-merkatuaren indizea delako, bestetik. Merkatu horretan kotizatzen dute munduko multinazional garrantzitsuenek. Wall Street Journal egunkarian argitaratzen du. Bi kazetari estatubatuarrek sortu zituzten, Charles Dow eta Eduard Jonesek, 1882an Dow Jones & Company enpresa sortu zutenak. Horrekin batera, egun Dow Jones izena daramaten beste indize batzuk ere plazaratzen dira:
Bere jatorria XIX. mendean du, Dow Jones & Company enpresan, The Wall Street Journal egunkariaren editorea zen Charles Henry Dowk eta Eduard Jonesek elkarsortua. Indize industriala, hasiera batean, 12 konpainiekin sortu zen, jarraian, 1916an 20ra handitu zen, eta, azkenik, 1928an, 30era, beraz, munduko burtsa indizerik antzinakoena da. Indizean berau sortu zenetik mantentzen den enpresa bakarra General Electric da.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dow Jones Industrial Average, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.