Dominique Lapierre (Châtelaillon-Plage, Itsas Charente, 1931ko uztailaren 30 – Sainte-Maxime, 2022ko abenduaren 2a) idazle frantziarra izan zen.
La Cité de la Joie (Pozaren Hiria), Mille soleil (Mila eguzki), Il était minuit cinq à Bhopal (Gauerdia zen Bhopalen), Plus grands que l'amour (Maitasuna baino handiagoak) eta Il était une fois l'URSS (Bazen behin SESBean) liburu ezagunak idatzi zituen.
Dominique Lapierre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dominique Marie Lapierre |
Jaiotza | Châtelaillon-Plage, 1931ko uztailaren 30a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Sainte-Maxime, 2022ko abenduaren 2a (91 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Condorcet (en) Lafayette College (en) |
Hizkuntzak | frantsesa bengalera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gerra-berriemailea, historialaria, idazlea, kazetaria, filantropoa eta Q10298898 |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Haren libururik garrantzitsuena eta ezagunena Pozaren Hiria. Kalkutan bizi izan ziren bi heroiren bizitza kontatzen du: Lapierrek hiri hartan bi urtez bizi izan zen, idazten, ikertzen eta bere eguneroko bizitza dokumentatzen, munduko ziurtasunik eza sozial, langabezia, gaixotasun eta miseria handienaren lekuko gisan.
Pozaren Hiria laster best-seller bihurtu zen eta 30 hizkuntza baino gehiagotan argitaratu zen. Lapierrek zin egin zuen moduan, haren salmenten erdia —hau da, 9 milioi euro— txabola auzo batera zuzendu zituen, baina ez zen horrexetan soilik geratu: hitzaldiak, diru bilketak, ekintzak eta ekitaldi ugari egin zituen, laguntzen segitzeko. Emaztearekin batera, dirua Indiara eramateaz eta obrak gainbegiratzeaz arduratu zen. Bere zuzentasunarekin eta gardentasun absolutuarekin, 14 urtean zehar 30 milioi euro inbertitu ditu Indian. Haren esanetan, pobreziari jatorrian eraso egin behar zaio. Gainera, ospitaleak, tuberkulosiaren aurkako erizaindegiak, ume eta umezurtzentzako etxeak, legenardunentzako zentroak, eskolak eta ur gezako putzuak eraikiarazi ditu. Bestalde, nekazarien onurarako, ureztatzeko ura kanalizatzeko proiektuak bete ziren, eta, horren ondorioz, arazo larri hori saihestuta, familia osoen exodoa eten zuen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dominique Lapierre, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.