Dezibela (dB) unitate logaritmiko bat da, bi magnituderen arteko erlazioa neurtzen duena.
Akustikan, elektronikan, telekomunikazioetan eta kontrolaren teorian erabiltzen da nagusiki. Magnitude biren arteko erlazioa adierazteko erabili daiteke, edo, balio bietako bati erreferentziazko balio bat ematen zaionean, balio absolutu bat adierazteko.
Dezibel | |
---|---|
Neurtzen du | logarithmic quantity (en) eta sound pressure level (en) |
Unitate estandarretan | 0,1 B |
Honen izena darama | Alexander Graham Bell |
Ikurra | дБ eta dB |
dB | Potentzia erlazioa | Anplitude erlazioa | ||
---|---|---|---|---|
100 | 10 000 000 000 | 100 000 | ||
90 | 1 000 000 000 | 31 623 | ||
80 | 100 000 000 | 10 000 | ||
70 | 10 000 000 | 3 162 | ||
60 | 1 000 000 | 1 000 | ||
50 | 100 000 | 316 | .2 | |
40 | 10 000 | 100 | ||
30 | 1 000 | 31 | .62 | |
20 | 100 | 10 | ||
10 | 10 | 3 | .162 | |
6 | 3 | .981 | 1 | .995 (~2) |
3 | 1 | .995 (~2) | 1 | .413 |
1 | 1 | .259 | 1 | .122 |
0 | 1 | 1 | ||
−1 | 0 | .794 | 0 | .891 |
−3 | 0 | .501 (~1/2) | 0 | .708 |
−6 | 0 | .251 | 0 | .501 (~1/2) |
−10 | 0 | .1 | 0 | .316 2 |
−20 | 0 | .01 | 0 | .1 |
−30 | 0 | .001 | 0 | .031 62 |
−40 | 0 | .000 1 | 0 | .01 |
−50 | 0 | .000 01 | 0 | .003 162 |
−60 | 0 | .000 001 | 0 | .001 |
−70 | 0 | .000 000 1 | 0 | .000 316 2 |
−80 | 0 | .000 000 01 | 0 | .000 1 |
−90 | 0 | .000 000 001 | 0 | .000 031 62 |
−100 | 0 | .000 000 000 1 | 0 | .000 01 |
Potentzia erlazio eta anplitude erlazio batzuk beraien dB kopuru baliokidearekin. Errazagoa da bi edo hiru zifradun zenbakiakiekin lan egitea. |
Dezibela Bel unitatearen hamargarren bat da, hau da, bel bat hamar dezibel dira. Praktikan oso arraroa da Bel unitatea aurkitzea, dezibela erabiltzen da. Izena Alexander Graham Bellengatik datorkio.
Dezibel bat hamar aldiz potentzia kopuru biren arteko zatiketaren 10 oinarridun logaritmoa da,
edo hogei aldiz anplitude kopuru biren arteko zatiketaren 10 oinarridun logaritmoa.
non potentzia biren arteko erlazioa den, dezibeletan neurtua, magnitude biren arteko erlazioa den, dezibeletan neurtua, eta potentzia kopuruak diren eta eta anplitude kopuruak diren.
Dezibela magnitude biren arteko erlazioa da. Magnitude absolutu bat adierazteko, erreferentziazko balio bat erabiltzen da. Kasu hauetan, dB terminoari atzizki bat jartzen zaio, neurtutako magnitudea zein erreferentziarekin konparatzen den zehazten duena.
Orokorrean, potentzientzat
eta anplitudeentzat
Erreferentzia arrunt batzuk hurrengoak dira:
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Dezibel, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.