David Seco Amundarain (Busturia, Bizkaia, 1973ko martxoaren 17a) ziklo-kroseko txirrindulari profesionala izan zen 1995 eta 2011 urteen artean.
Kirol arloko emaitzei begiratuz gero, txirrindularitzako espezialitate horretan inoiz izan den euskal herritar hoberena da. Egin duen prestakuntza lan gogor eta bikainari esker, nagusi izan da Espainiako ziklo-krosean. UCIren sailkapenean 20 lehiatzaile hoberenen artean izan zen, eta 100 garaipen baino gehiago lortu ditu.
David Seco | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Busturia, 1973ko martxoaren 17a (51 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ziklokros txirrindularia eta txirrindularia |
Sei aldiz izan da Espainiako ziklo-kroseko txapeldun (errekorra dauka momentuz); eta, 1996tik 2007ra bitartean, txapelketa horretan parte hartu zuen aldiro podiumean bukatu zuen eta Euskal Herriko txapelketa hamar aldiz eskuratu zuen. Alabaina, 2007/2008 eta 2008/2009 denboraldietan oso txarrak izan ziren David Secoren emaitzak, gorabehera pertsonalak (Paul anaia 2004an motorrean izandako istripu batean hil zen) eta lesioak zirela tarteko. Hala ere, 2007an lasterketa batzuk irabazi zituen. 2010/2011 denboraldia bukatzean ziklo-kros profesionaletik erretiratu zen.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article David Seco, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.