Daniel Pennac (jaiotza-izena: Daniel Pennacchioni; Casablanca, 1944ko abenduaren 1a) frantses idazlea da, jatorriz marokoarra.
Literaturaren kritikan eta haur-literaturaren alorrean nabarmendu da, batez ere. Haurrentzako liburu-sail bat idatzi zuen, Kamo pertsonaia protagonista duena: Kamo : L'agence Babel, L'Évasion de Kamo, Kamo et moi eta Kamo : l'idée du siècle. Haurrentzako literaturari dagokionez, aipagarria da, bestalde, L'Œil du loup (1984). Berehalako ospea lortu zuen Au bonheur des ogres (1985) eleberriarekin. Eleberri horretako protagonistak Benjamin Malaussène du izena, eta errudun izatea du lanbide. Malaussène sagako eleberrietan, Malaussène familia handiaren, haien lagunen eta Parisko Belleville auzoko bizilagunen abenturak kontatzen dira, eta surrealismoa eta ustekabea izaten dira nagusi: La Fée Carabine (1987), La Petite Marchande de prose (1989), Monsieur Malaussène (1995), Des chrétiens et des maures (1996), Aux fruits de la passion (1999) eta Monsieur Malaussène au théâtre (1996). Arrakasta handia izan du mundu guztian lan horiekin. Eskola-giroaz ere mintzo da Comme un roman (1992) eta Chagrin d'école (2007) lanetan; lehenak eztabaida sutsua piztu zuen irakurketak eskolan duen garrantziaren inguruan; bigarrenari esker, berriz, Renaudot saria eman zioten 2007an.
Daniel Pennac | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Casablanca, 1944ko abenduaren 1a (79 urte) |
Herrialdea | Q17358174 |
Lehen hizkuntza | Q101540760 |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Nice Sophia Antipolis (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, eleberrigilea, audio-liburu kontalaria, haur literatura idazlea eta saiakeragilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Daniel Pennac |
|
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Pennac |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Daniel Pennac, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.