Espazioko Misioa Dart

Double Asteroid Redirection Test misioa (asteroide bikoitzen berbideratze testa), DART laburduraz ezaguna (dart ingelesez dardoa ere badelarik), NASAk 2021 eta 2022 urteen artean espazioko misio bat da.

Bere helburua izan zen ikertzea ea gizakiak zuzendutako zunda batek asteroide bat desbideratu zezakeen.

DART
Espazioko Misioa Dart
Irudia
Motaspace mission (en) Itzuli
Honen parte daAsteroid Impact and Deflection Assessment (en) Itzuli
Hera (en) Itzuli
Argumentu nagusiaasteroid impact avoidance (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
AbiapuntuVandenberg Space Force Base Space Launch Complex 4 East (en) Itzuli
HelmugaDimorphos (en) Itzuli
KudeatzaileaJohns Hopkins University Applied Physics Laboratory (en) Itzuli eta Marshall Space Flight Center (en) Itzuli
Kronologia
2021eko azaroaren 24a Espazio jaurtiketa
2022ko irailaren 26a Talka
Osatuta

Webgunenasa.gov…
Hashtag#DARTMission

Zundak programatu bezala jo zion Dimorfos asteroideari, eta aste batzuen buruan konprobatu zen orbita aldaketa bat gertatu zela, misioaren arrakasta baieztatuz.

Misioaren zehaztapenak

2021eko azaroan jaurti zuen NASAk DART zunda espaziora, eta bere helburura iritsi zen 2022ko irailaren 27an. Helburu hori zen Didimos eta Dimorfos asteroideek osatutako sistema bitarra, elkarren ondoan orbitatzen doazen espazioko objektu parea. Dimorfos asteroide txikia da bikote horretan, talka batez desbideratzeko aukera gehienak ematen zituena, baina sistema bitarra izanik, bien norabidea alda zitekeela zen zientzialarien pentsakera.

Espazioko Misioa Dart 
DART zunda, Didimos eta Dimorfos, Lurreko beste egitura batzuen tamainarekin konparatuta.

Talka gertatu aurretik DART-etik modulo bat askatu zen, LiciaCube izenekoa. DART talkan suntsitu zen. LiciaCube ez zen suntsitu talkan, eta bi asteroideetatik gertu geratu zen; egun batzuen buruan neurketak egin eta desbideraketarik gertatu ote zen jakiteko helburuz.

Espazioko Misioa Dart 
DARTen talkaren aurreikusitako grafikoa: plan hau zehatz bete zen 2022ko irailean.

DART 6 kilometro segunduko abiaduran hurbildu zen Dimorfosera, eta irudi ikusgarriak bidaliz azken unean.

Espazioko Misioa Dart 
DARTek talka egin aurretik bidali zuen Dimorfosen azken irudia.

Misioaren emaitza

NASAk 2022ko urriaren 11n jakinarazi zuenez, Dimorfosen orbita aldatzea lortu zuen DARTen talkak. Lehenago, Dimorfosek 11 ordu eta 55 minutuko orbita bat zeukan Didimosen inguruan, baina talka gertatu ondoren 11 ordu eta 23 minutatara laburtu zen, bi minutuko errore aldearekin. NASAk espero zuen 73 segundu gaindi zezakeen orbita aldaketa arrakasta izango zela, baina hori hainbat bider gainditu zuen emaitzak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Espazioko Misioa Dart Misioaren zehaztapenakEspazioko Misioa Dart Misioaren emaitzaEspazioko Misioa Dart ErreferentziakEspazioko Misioa Dart Kanpo estekakEspazioko Misioa DartAsteroideNASA

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

ArkupeHerri palestinarray7cauLikenMaitasunSkabideanLehoiLorea IntxaustiAlemaniaDiario VascoPablo PicassoAmets ArzallusDonejakue bideaSare pribatu birtualSarpenAutonomia erkidegoEuskal Herriko mendiakBihotzLouis-Sébastien MercierJules VerneKristautasunNafarroako ErresumaKuku-prakaEritasunMiren LeanizbarrutiaAIkurrinBaserriJokin GorostidiBarry CunliffeRafael NadalIzkiko Parke NaturalaIhes beteaHaurren Eskubideen AldarrikapenaApirilaren 25Izaro BilbaoKen ZazpiEspainiako trantsizioaTermaCortinarius glandicolorArte gotikoaJose Gonzalo ZulaikaMaría Jesús MonteroOrreagako gudua (778)Bernardo AtxagaAbeltzaintzaKlasizismo (musika)Erromatar ErrepublikaZetaren BideaKomunikazio ez-bortitzEduardo TxillidaTxalapartaArku zorrotzXanti IparragirreFrida KahloEn Tol SarmientoZuberoaGaztelaniaBerotegi-efektuaTenperaturaQuousque tandem abutere, Catilina, patientia nostra?AfrikaEguzki-lore luzeEuskarAbenturaMizelioArantzazuko santutegiaGlobalizazioFermin MuguruzaMika (hegaztia)Metal Aroa🡆 More