D'Artacán y los tres mosqueperros (japonieraz: ワンワン三銃士, Wanwan Sanjushi?, euskaraz D'Artaor eta hiru mosketxakurrak) Alexandre Dumas frantziar idazlearen Hiru mosketariak eleberri ospetsuan oinarritutako japoniar-espainiar marrazki bizidun telesail bat da.
Eleberri horretako pertsonaiak animalien bitartez irudikatuak daude, nagusiki txakurrak, hotik telesailaren izenburua.
D'Artacán y los tres mosqueperros | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | BRB Internacional (en) |
Argitaratze-data | 1981 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Japonia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 26 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | television series based on a novel (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 25 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hiru Musketariak |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | BRB Internacional (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Televisión Española |
Hasiera-data | 1981eko urriaren 9a |
Amaiera-data | 1982ko martxoaren 26a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
1981ean BRB Internacional espainiar ekoiztetxeak eta Nippon Animation japoniar estudioek ekoiztu zuten. 1982ko martxoaren 26an Japonian MBS telebista kateak lehenbiziko atala aireratu zuen, aldiz 1982ko urriaren 9an Espainian TVE1 katean aireratzen hasi zen.
Hego Euskal Herrian nahiz Espainian haurren artean marrazki bizidun telesaila gutxik lortu duten sekulako arrakasta eta hedapena lortu zuen, gaur egun ere, garai hartan haur edo nerabe izan zen orok oroimenean edo gogoan izateko adina bai.
D'Artacán (D'Artagnan) gaskoi gazteak Biarno jaioterria utzi eta Paris hiriburura mosketari bilakatzeko asmoz iritsi berri da, bertan hiru mosketari ezagutuko ditu: Amis (Aramis), Pontos (Porthos) eta Dogos (Athos), adiskidemin egin eta elkarrekin batera Richelieu kardinal zitalaren egitasmo makurrak zapuztuz abentura ugari biziko dituzte. Tartea, D'Artacán gaztea Julieta (Constance Bonacieux) neska gazteaz maiteminduko da, Bonancieux jaunaren hiloba eta Frantziako Ereginaren konfidantzazko neskamea dena. D'Artacánek etxebizita bat topatzean, hartan Pom izeneko sagu bat ere ezagutuko du.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article D'Artacán y los tres mosqueperros, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.