Club do Mar Bueu Galiziako Pontevedran dagoen Bueuko arraun taldea da.
Club do Mar Bueu | |
---|---|
Sorrera | 1982 |
Herria | Bueu, Pontevedra |
Lehendakaria | Manuel Juncal Gil |
Entrenatzailea | José Ferral |
Patroia(k) | Andrés Ríos Villar Jesús Rodríguez Piedras |
Kolorea(k) | gorria eta beltza |
Trainerua | Maruxia |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 1 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2023 | 2.a (Galiziako A Liga) |
Webgunea | www.marbueu.es.tl |
1982an sortu zen taldea eta 1986an Espainiako Batel Txapelketan hartu zuen parte. 1989an Galiziako Traineru Txapelketan hirugarren egin zuen. Galiziako traineru ligan 2004ean lortu zuen posturik onena, zortzigarren hain zuzen ere. 2008an izan zuen azken denboraldia eta 2012an C.R. Vila Cangasekin bat eginda Sociedad Deportiva de Remo Morrazo izenarekin itzuli zen Galiziako B Ligara eta elastiko zuria eta traineru beltza zeramatela. Bi urte egin dituzte elkarrekin eta bietan bosgarren gelditu dira.
Itzulera bikaina izan zuen, Galiziako B Ligan bigarren postuan gelditu eta igoera play-offetan Galiziako lehen mailara igo zen. 2015 denboraldian ordea arraunlari batzuk Samertolameuk fitxatu zizkion eta ezinean aritu ondoren Ligako azken postuan gelditu zen Bueu. 2016rako traineruen kopuruen birmoldaketa bat egon zenez A Ligan mantentzea lortu zuen. Hurrengo urteetan A Ligako ohorezko txandan aritu da.
2021ean bigarren eginez igoera play-offak jokatu zituen baina ez zuen igoerarik lortu. 2022an maila bikainean jarraitu zuen. Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta azken aurreko estropadan egindako akats baten erruz ez zuen Galiziako Liga irabazi. Play-offean hirugarren egin zuen eta ez zuen mailaz igotzerik lortu. 2023an hirugarren aldiz jarraian txapeldunordea izan zen Galiziako Ligan eta sorpresa emanez TKE Ligara igotzea lortu zuen..
Urtea | Liga | Espainiako Tx. |
---|---|---|
2003 | Galiziako Liga, 6.a | |
2004 | Galiziako Liga, 8.a | |
2005 | Galiziako Liga, 16.a | |
2006- 2007 | ez | |
2008 | Galiziako Liga, 12.a | |
2009- 2011 | ez | |
2012 | Galiziako B maila, 5.a (Morrazo) | |
2013 | Galiziako B maila, 5.a (Morrazo) | |
2014 | Galiziako B maila, 2.a | |
2015 | Galiziako A maila, 8.a | |
2016 | Galiziako A maila, 6.a | |
2017 | Galiziako A maila, 4.a | |
2018 | Galiziako A maila, 4.a | |
2019 | Galiziako A maila, 6.a | |
2020 | Galiziako A maila, 4.a | |
2021 | Galiziako A maila, 2.a | |
2022 | Galiziako A maila, 2.a | Txapelduna |
2023 | Galiziako A maila, 2.a | - |
2024 | TKE Liga, |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Club do Mar Bueu, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.