Claude Cohen-Tannoudji: Fisikari frantziarra

Claude Cohen-Tannoudji (Konstantina, Aljeria, 1933ko apirilaren 1a) frantziar fisikaria da.

Parisko ENS (École Normale Supérieure) delakoan egin zituen ikasketak, Alfred Kastler (1966an Fisikako Nobel Saria irabazi zuena) eta Jean Brossel irakasle zituela. Cohen-Tannoudjik 1962an eskuratu zuen fisikako doktoregoa, Parisko ENSn. 1964tik 1973ra Parisko Unibertsitateko irakasle izan zen. Cohen-Tannoudjiren ikerkuntza-lana beste bi fisikarik aurrez egindako ikerketen argitan ulertu behar da. 1985ean, Steven Chu doktoreak atomoen lastertasuna 4.000 km/ordukoa izatetik 1 km/ordukoa izateraino mantsotzea lortu zuen, eta era horretan askoz hobeto aztertu ahal izan ziren. Atomoen tenperatura, bestalde, gradu baten 240 milioirenekoa izateraino jaitsi zuen, zero absolutuaren gainetik. William Phillipsek, bere aldetik, atomoak oraindik gehiago hoztea lortu zuen: gradu baten 40 milioirenera, zero absolutuaren gainetik. Cohen-Tannoudjik eta bere taldeak, berriz, 1995ean, laser-teknikak erabiliz, gradu baten 0,2 milioireneraino jaitsi zuten atomoen tenperatura, zero absolutuaren gainetik, eta lastertasuna bi zentimetro segundokoa izateraino moteldu zuten. Cohen-Tannoudjiren laser-teknikei esker egindako erloju atomikoak ordu arte egindako erlojurik doienak izan ziren. Oso ospetsua da, halaber, frantses fisikariak quantumen mekanikaz argitaratutako lana, mundu guztiko ikasleek erabili baitute. 1997an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Steven Chu eta William Phillipsekin batera.

Claude Cohen-Tannoudji
Claude Cohen-Tannoudji: Fisikari frantziarra
Bizitza
JaiotzaKonstantina1933ko apirilaren 1a (91 urte)
HerrialdeaClaude Cohen-Tannoudji: Fisikari frantziarra Frantzia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Parisko Unibertsitatea
Lycée Émir Abdelkader (en) Itzuli
Parisko Zientzien Fakultatea
École de Physique des Houches (en) Itzuli
Hezkuntza-mailakatedraduna
Tesi zuzendariaAlfred Kastler
Pierre Daure
Doktorego ikaslea(k)Serge Haroche
Jean Dalibard (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Collège de France  2004)
Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea  1973)
Parisko Unibertsitatea
Parisko Zientzien Fakultatea  1970)
Kastler–Brossel Laboratory (en) Itzuli
Leidengo Unibertsitatea  (1988 -  1988)
Leidengo Unibertsitatea  (1988ko urtarrilaren 6a -  1988ko uztailaren 1a)
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Linzeen Akademia
Zientzien Pontifize-Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zientzien Errusiar Akademia
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Indiako Zientzien Akademia Nazionala
Brazilian Academy of Sciences (en) Itzuli
Ameriketako Fisika Elkartea
European Academy of Science, Arts and Letters (en) Itzuli
Academia Europaea (en) Itzuli

Erreferentziak

Kanpo estekak


Tags:

1933Alfred KastlerAljeriaApirilaren 1Fisikako Nobel SariaKonstantina (Aljeria)ParisParisko UnibertsitateaSteven ChuWilliam Daniel PhillipsÉcole normale supérieure (Paris)

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Ez Dok AmairuTximeletaGarizumaBolumen (espazioa)ErrusiaHausterre-egunProtestantismoFJesus NazaretekoaErrepublikaAtomoBegoña PedrosaRaponeEpikuroUdalerri Euskaldunen MankomunitateaAsiaLurrikaraPierre TopetZarautzEn Tol SarmientoMaitasunKoldo IzagirreLolita TorresDesobedientzia zibilTornadoGonzalo BoyeEusko JaurlaritzaOxigenoSumendiTxBlåhajMichael JacksonHiriBakterioGoroldioTxadUrRamón AndrésBarne produktu gordinEnergia hidraulikoULMA TaldeaZibilizazio minoikoDigestio-aparatuEgutegi gregorianoAditz trinkoUgalketaNatxo de FelipeHaragijaleMesopotamiaTxanpon-makinaElixabete EtxanobeAmets ArzallusUrtarrilaren 1Kote CabezudoBowhill HouseUrkiAngiolo GabrielliEuskadiko OrkestraNeolitoaSingapurko metroaKongoko Errepublika DemokratikoaDolores IbarruriGeneFaxismoUztailaren 31Belley kantonamenduaKristautasunLMonarkiaLizarraTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaKuku🡆 More