Cecilia Domínguez Luis: Kanariar idazlea

Cecilia Domínguez Luis (La Orotava, Tenerife, 1948ko urriaren 17a) kanariar idazlea da.

Cecilia Domínguez Luis
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCecilia Domínguez Luis
JaiotzaLa Orotava1948ko urriaren 17a (75 urte)
HerrialdeaCecilia Domínguez Luis: Biografia, Argitaratutako lanak, Sariak eta aintzatespenak Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
saiakera
olerkigintza

Biografia

Orotavan jaio zen 1948an. Oso txikitatik zuen idazteko joera, eta 1960an, 12 urterekin, Lehen Saria lortu zuen Taoroko Lizeoak antolatutako lehiaketan eta, urte batzuk geroago, 1964an, Lehiaketa literario-eukaristiko baten Lehen Saria.

1966an Filosofia eta Letrak ikasten hasi zen La Lagunako Unibertsitatean. Urte horretan bertan hil zen bere aita.

1968an Madrilera joan zen eta Artearen Historia ikasten hasi zen Unibertsitate Konplutentsean. Urtebete geroago, Tenerifera itzuli zen ikasten jarraitzeko ezintasuna ikusita. 1980an Irakasle-ikasketak amaitu zituen eta 1987an Filologia Hispanikoan lizentziatu zen La Lagunako Unibertsitatean.

Poesia-liburu, eleberri eta ipuin ugari argitaratu ditu, eta bere lana frantsesera, errumanierara eta alemanera itzuli da. Hizkuntza eta literaturari buruzko Espainiako eta nazioarteko hainbat biltzarretan eta poesia-topaketetan parte hartu du hizlari gisa. Kanariar Uharteetako eta penintsulako egunkari eta aldizkarietan ere argitaratu ditu artikuluak, olerkiak eta ipuinak.

Cuadernos del Ateneo La Lagunako Ateneoko aldizkariko erredakzio batzordeko kidea da. Elkarte horretako lehendakaria izan zen 1999 eta 2001 bitartean. Beste literatura-aldizkari batzuetako erredakzio-kontseiluetako kide ere izan da, hala nola Fetasa eta ACL: Kanarietako Hizkuntza Akademiako aldizkari literarioa.

2011. urtetik Kanarietako Hizkuntza Akademiako kide numerarioa da eta 2013ko ekainean Kanarietako Ikasketen Institutuko kide izendatu zuten. 2015. urtean Kanariar Uharteetako Literatura saria jaso zuen.

Argitaratutako lanak

Poesia

  • 1977 Porque somos de barro
  • 1981 Objetos
  • 1982 Presagios de sueños en las gargantas de las palomas
  • 1987 Un cierto sabor ácido para los días venideros
  • 1989 Víspera de la ausencia
  • 1991 Otoño de los dátiles velos
  • 1993 1981 - Poemas - 1992
  • 1997 Y de pronto anochece
  • 1999 Así en la Tierra
  • 2000 Solo el mar
  • 2000 Octubre (Antología)
  • 2000 Doce lunas de Eros
  • 2002 Para cruzar los puentes
  • 2003 Poemas 2003
  • 2005 Azogue
  • 2006 El libro de la duda
  • 2008 Bestiario
  • 2008 La ciudad y el deseo
  • 2014 Cuaderno del orate

Narratiba

  • 1994 Futuro imperfecto
  • 2002 El viento en contra
  • 2008 Yara
  • 2009 Mientras maduran las naranjas (Infantil-Juvenil)
  • 2009 Fompi y Lío en la montaña de cristal (infantil)
  • 2010 Entre tejados (Infantil-Juvenil)
  • 2010 Días de abril (Infantil-Juvenil)
  • 2010 Los niños de la lata de tomate
  • 2010 Aquel verano
  • 2013 Si hubieras estado aquí
  • 2015 El sepulcro vacío
  • 2016 La luna en el agua
  • 2021 Las terribles historias

Sariak eta aintzatespenak

  • 1980 Lehen Poesia Saria “Matias Real” poesia-lehiaketan, La Tarde egunkariak antolatua
  • 1981 Lehen Poesia Saria “Pedro García Cabrera, Tenerifeko Santa Cruzeko Aurrezki Kutxa Nagusiak antolatuta
  • 1991 Lehen saria "Emilio Algaba Guimará" poesia-lehiaketan, Venezuelako Etxeak Kanarietan deitua
  • 2015 Kanarietako Literatura Saria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Cecilia Domínguez Luis BiografiaCecilia Domínguez Luis Argitaratutako lanakCecilia Domínguez Luis Sariak eta aintzatespenakCecilia Domínguez Luis ErreferentziakCecilia Domínguez Luis Kanpo estekakCecilia Domínguez Luis1948La OrotavaTenerifeUrriaren 17

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Miren NarbaizaMarko AgripaBerria2024Joseba SarrionandiaIrulegiko EskuaItoizHipatia AlexandriakoaBeñat GerenabarrenaErramun MartikorenaKarmele UrrestiNutrizioXabier UgarteZatiki (matematika)Hizkuntza110. Street-eko geltokiaVasili KandinskiImanol PradalesBetJoxe Luis ZurutuzaBoiseTronpetaEnaraNafarroa BehereaItsasoThe MatrixKarmele JaioKaze (MC)Bart SimpsonMonarkiaTxinako Harresi HandiaFermin MuguruzaBacillus cereusIntxaur-hauskailua (balleta)IsotopoEguzki-sistemaIxtarren ateaAtomo-zenbakiErnalketaEuri azidoAzalpen testuCaptchaEslovakiaTzatzikiAzalaKlasizismo (musika)HumanismoKarramarroIker CasanovaAdamen kreazioaArkitekturaren historiaKarol SzymanowskiPobesHannah ArendtAntiintelektualismoIzotzOsama bin LadenHari instrumentuAne IbarzabalNeolitoaEuskal Irrati TelebistaSai zuriGazte Koordinadora SozialistaMaialen LujanbioLurrikaraZuberoaErromatar Inperioa🡆 More