Carmen Delgado Vicente: Errepublikako maistra

Carmen Delgado Vicente (Villavieja de Yeltes, Salamanca, 1899 - Alburquerque, Badajoz, 1936ko iraila) Espainiako maistra errepublikanoa izan zen, Irakaskuntzako Erakunde Libreari lotua, eta armada frankistak fusilatu zuen Espainiako Gerra Zibilaren hasieran.

Carmen Delgado Vicente
Bizitza
JaiotzaVillavieja de Yeltes, 1899
HeriotzaAlburquerque1936ko iraila (36/37 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
Jarduerakirakaslea

Biografia

Salamancako probintzian jaio zen. Alburquerqueko (Badajoz) La Tahona udal eskolan irakasle jardun zuen. Francisco Fernández Bravo maisuarekin ezkonduta zegoen. Seme bat izan zuten eta iloba umezurtz bat ere jagoten zuten.

Irakaskuntzako Erakunde Libreari lotuta, bizi-baldintzak hobetzeko eta jornalarien analfabetismoa desagerraraztearen alde borrokatu zen. Senarrarekin eta Felipe Mesía Carballorekin batera, maisu eta politikari sozialista zenarekin, zeregin garrantzitsua izan zuen helduen eskolak eta kantinak sortzen eta Misio Pedagogikoek udalerrira helarazi zuten liburutegiaren kudeaketan.

Espainiako 1933ko hauteskunde orokorretan eskuinak garaipena lortu ondoren, Gobernu Zibilaren aginduz, probintziako maisu aurrerakoi guztiak irakaskuntzatik baztertu egin zituzten, eta 1936ko hauteskundeen ondoren, Fronte Popularraren garaipenarekin, ez zituzten berriz onartu ez deitu 1936-37 ikasturtearen hasieran berriz sartzeko.

Uztailaren 18ko estatu-kolpeak Espainiako Gerra Zibila ekarri zuen. Extremadurako kanpaina oso azkarra eta bortitza izan zen, besteak beste, Badajozko sarraskia. Francisco Fernández, Felipe Mesía eta beste pertsona konprometitu batzuk ihes egin zuten, Carmen Delgado geratu egin zen eta atxilotu egin zuten alkatearen emazte Serafina Roca kataluniarrarekin eta ezkerreko beste pertsona batzuekin batera. Udaletxeko gela batean egon ziren.

Valencia de Alcántaratik zetozen falangisten gerrilla batek iraindu eta fusilatu egin zuen Carmen. Haren hondakinak eta ehunka pertsonenak Valdihueloko meategiko hobira bota zituzten.

Memoria historikoa

  • 2018an, Memoria de Futuro de Alburquerque kolektiboak lankidetza-horma-irudi bat eskaini zien Carmen Delgadori eta gizarte berdinago eta bidezkoago baten alde lan egiteko errepresaliatutako maistra errepublikar guztiei.
  • Era berean, Memoria Historikoaren Legea betez, udal liburutegiari Carmen Delgado Vicente irakaslearen izena jartzea eskatu zuen kolektiboak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Carmen Delgado Vicente BiografiaCarmen Delgado Vicente Memoria historikoaCarmen Delgado Vicente ErreferentziakCarmen Delgado Vicente Kanpo estekakCarmen Delgado Vicente18991936AlburquerqueBadajozEspainiako Gerra ZibilaFrancoren diktaduraInstitución Libre de EnseñanzaIrailaSalamancaVillavieja de Yeltes

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Desobedientzia zibilEgonkortasun PlanaOneontako New Yorkeko Unibertsitate PublikoaTxantxangorriIpar Euskal HerriaAntisorgailuBordeleEuskal Herriko naturagune babestuakEuskal HerriaJosu Zabala AjuriagerraDikaryaHaizearen orraziaMetal AroaEguzki-energiaIrunEl MasroigBasoMartxoaren 26EuskaldunSoinu kutsaduraPeriklesAnkerOstegun SantuaFutbolMoneroSirolimusSergio MattarellaMichael PraedJose Saenz GarmendiaSeychelleakBihotzEuskal mitologiaCanis lupus arctosEskoziaKoloreGoi Erdi AroaKirmen UribeEkosistemaOrkestraAborichthys garoensisUKrimenezko filmAkizeUgalketa asexualKlarineteGonzalo BoyeRotten XIIICuthbert SebastianDonibane GaraziIndiaPhyllobates aurotaeniaSorginUntxiPazkoa2017Hannah ArendtMinbiziIkaskuntzaren Diseinu UnibertsalaAlegiaJon MirandeJ. K. RowlingJose Maria IparragirreWalter BenjaminOrnodunWeb nabigatzaileGaltzagorriUdalerri Euskaldunen MankomunitateaNetiketa🡆 More