María del Carmen Calvo Poyato, Carmen Calvo bezala ezaguna, (Cabra, Kordoba, 1957ko ekainaren 7a) politikari, legelari konstituzionalista eta irakasle espainiarra da.
2018ko ekainetik aurrera Pedro Sánchezen gobernuko presidenteorde eta Presidentetza, Gorteekin Erlazioak eta Berdintasun ministroa da.
Zuzenbide konstituzionalean doktorea, Andaluziako Juntako Kultura kontseilaria (1996-2004) eta Jose Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuko Kultura ministroa (2004-2007) izan zen. 2017ko ekainetik PSOEko Berdintasun idazkaria da. Feminismoaren eta genero berdintasunaren aldekoa, hainbat libururen egilekidea da, haien artean La mujer en España, Política social para la igualdad de los sexos eta Política social y Estado de bienestar.
1990. hamarkadaren erdialdean bere karrera politikoan zentratzeko erabakia hartu zuen. Bere lehenengo ardura politikoa Kordobako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kide izatea izan zen, 1994tik 1996ra. Gai sozialetan erakusten zuen interesak – uste osoko feminista gisa definitzen du bere burua – Alderdi Sozialistara hurbiltzen du.
1996ko apirilean, Carmen Calvo Andaluziako Juntako Kultura kontseilaria izendatua izan zen, Manuel Chavesek gidatzen zuen bosgarren legegintzaldi autonomikoan. 2000. urteko hauteskundeetan Kordobako hautetsi elektoralean eserlekua lortzen du. Bertako PSOEko zerrendako lehen postuan joan zen, 1999an alderdi horretan izena eman eta gero. Manuel Chavesek Kultura kontseilaritzan mantendu zuen, kargu honetan 1996ko apiriletik 2004ko otsailera bitarte egon zelarik.
Kontseilari izandako zortzi urteetan hainbat proiektu aurrera atera zituen. Ospetsuenak, Malagako arte garaikideko Piccaso museoaren irekiera 2003an; Andaluziako Liburutegi Birtualaren sorrera, publikoki eskuragarriak diren 500 dokumentu digitalizatu baino gehiagorekin eta Omeyatarren gailurra erakusketa Kordoban dira. Gainera, Liburuaren aldeko akordio andaluziarra aurkeztu zuen, irakurzaletasuna babestu eta bultzatzeko eta eliza eta antzokiak birmoldatzeko hainbat inbertsio onartu zituen. Kordobako hiria 2016ko Europako Kultura-hiriburua izateko babestu zuen.
2004. urtean aktore bezala estreinatu zen, José Luis García Sánchezek zuzendutako ''María querida'' filmean.
2004ko urtarrilean Espainiako politika nazionalerako jauzia egin zuen, José Luis Rodríguez Zapaterok, orduan alderdiko idazkari nagusi zenak, bere “Jakintsuen komite”ko kide izendatu zuenean, beste 9 pertsonekin batera. Talde hau, politikari sozialista ospetsuez osatua, Zapatero Monkloako jauregira iristen laguntzeko sortu zen.
2004ko martxoaren 14ko hauteskundeetarako, Kordobako zerrendaburu aukeratua izan zen berriz ere, eta gazteen botoa eskuratzeko ahalegin bereziak egin zituen, alderdi sozialistarentzat garrantzitsua zela uste baitzuen. Behin diputatu aukeratua izan zenean, Kultura ministro izendatu zuten. 2004ko apiriletik 2007ko uztailerarte egon zen karguan.
Gobernu hartako ministroetatik okerren baloratutakoa izan zen, eta 2007ko uztailaren 6ean bere ordezkapena iragarri zen. Kultura ministeritzan bere ondorengoa César Antonio Molina izan zen, 2007ko uztailaren 9an kargua hartu zuelarik.
Kultura ministeritza utzi ostean, Diputatuen Kongresuko eta Diputazio Iraunkorreko lehendakariordea izan zen legegintzaldiaren amaiera arte. 2008ko hauteskundeetan berriro ere hautatua izan zen Kordobako probintziatik. Legegintzaldi horretan, Berdintasun Batzordeko lehendakaria eta Defentsa eta Desgaitasuneko Politika Integralak batzordeetako kidea.
Pedro Sanchezek Calvo hautatu zuen bere gobernuko lehendakariorde izateko, 2018ko ekainean Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioak arrakasta izan ondoren sortu zuen gobernuan. Lehendakariorde karguaz gain, Calvok Presidentetza, Korteekiko erlazio eta Berdintasun ministroa da. Lehen pertsona da Berdintasun ministeritza eta lehendakariordetza batera dituena.
José Calvo Poyato politikari eta idazlearen arreba da. Manuel Pérez Yruela Wiki Euskarapsikologoarengandik banatua dago, Andaluziako gobernuko bozeramaile ohia eta Andaluziako Ikerketa Sozialen institutuko irakasle-ikertzailea. Alaba bat dauka, zeinarekin rock musikarekiko zaletasuna elkarbanatzen duen. Tauromakia eta zezenketen zalea da baita ere.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Carmen Calvo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.