Cyril Northcote Parkinson (1909ko uztailaren 30a - 1993ko martxoaren 9a) britainiar itsas historialaria izan zen.
Batez ere, erakunde burokratikoetatik duen satiragatik da ezaguna. Parkinsonen legea eta beste ikerketa batzuk. (jatorrizko bertsioan, ingelesez: Parkinson 's Law and other studies). Parkinsonen legea eta beste ikerketa batzuk liburu klasiko bihurtu da. Hedapen burokratikoaren saihestezintasunari eta erakunde guztietan sortzen diren eraginkortasunik ezei buruzko ikerketa laburren bilduma da. Giza erakundeetan eta, batez ere, administrazio publikoetan sortzen diren eraginkortasun faltaren satira bat da liburua.
C. Northcote Parkinson | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Barnard Castle, 1909ko uztailaren 30a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Canterbury, 1993ko martxoaren 9a (83 urte) | ||
Hobiratze lekua | Canterbury | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Emmanuel College (en) Londresko King's College Britannia Royal Naval College (en) St Peter's School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria, idazlea, eleberrigilea eta iritzi-kazetaria | ||
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea Liverpoolgo Unibertsitatea Singapurreko Unibertsitate Nazionala | ||
Lan nabarmenak | ikusi | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||
Cambridgeko Unibertsitateko Emmanuel Collegen ikasi zuen eta Londresko King 's Collegen ere bai. Bigarren Mundu Gerra bitartean irakasle ibili zen Erresuma Batuko zenbait akademia militarretan.
1946tik 1949ra, Historia irakatsi zuen Liverpooleko Unibertsitatean, eta 1950ean, Historia Katedra hartu zuen Malaysiako Unibertsitate sortu berrian (gaur egun Singapurreko Unibertsitate Nazionala).
Bere liburuen arrakastarekin, 1958an, katedratik dimititzea erabaki zuen idazketan murgiltzeko.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article C. Northcote Parkinson, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.