Cătălina Ponor: Gimnasta artistikoa errumaniarra

 

Cătălina Ponor
Cătălina Ponor: Gimnasta artistikoa errumaniarra
Bizitza
JaiotzaKonstantza,1987ko abuztuaren 20a(36 urte)
HerrialdeaCătălina Ponor: Gimnasta artistikoa errumaniarraErrumania
Hezkuntza
Hizkuntzakerrumaniera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua51 kilogramo
Altuera160 zentimetro

Olympic.org: catalina-ponor Edit the value on Wikidata

Cătălina Ponor (Konstantza, Errumania, 1987ko abuztuaren 20a) errumaniar gimnasta ohia da.

Lurzoruan eta oreka barran aditua. "Oreka-barraren erregina" ere esaten zaio (Queen of Beam).

Biografia

2002an talde nazionalarekin entrenamendua hasi ondoren, Ponorrek hainbat domina irabazi zituen Errumaniako taldearekin, oreka-barran eta lurzoruan.

2003. urtearen amaiera arte ia ezezaguna zen Ponor, eta gimnasta gisa egindako ibilbidean hainbat lorpen garrantzitsu egin ditu. Bere ibilbidean 2003ko Munduko Txapelketa nabarmendu behar da, bertan zilarrezko domina lortu baitzuen, eta 2004an Europako Gimnasia Lehiaketan eta 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak eskuratu zituen.

Olinpiar Jokoen ondoren, Ponor eztabaidetan sartu zen, baina hainbat lehiaketatan lortu zuen arrakasta. 2006ko Europako Txapelketan urrezko domina eskuratu ondoren, Ponorrek erretiroa hartzea erabaki zuen, lesioengatik. Hala ere, berriro ekin zion entrenamenduari, eta, azkenik, Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen gimnasia artistikoko talde errumaniarrarekin. Taldekakoan brontzezko domina lortu zuen, eta zilarrezkoa, berriz, lurreko ariketan

Azkeneko parte-hartzea 2017ko Europako Txapelketetan izan zuen, Cluj-Napoca herrian, bere herrialdean (Errumania). Emaitza bikaina izan zuen bere kirolari ibilbidearei amaiera emateko. Oreka-barraren banakako amaierarako sailkatu zen, eta urrezko domina lortu zuen, 14.566 puntuazioarekin (6.2 zailtasuna eta 8.366 exekuzioa).

Munduko Kopako beste lehiaketa batzuetan sei domina gehiago lortu zituen, eta horietatik 4 urrezkoak izan ziren. Zehazki, urrezko domina lortu zuen bere espezialitatean: oreka-barran; Birminghan, Ingalaterra, 2006; Doha, Catar 2016; Bakú, Acerbayián 2017. Azken aldiz Dohan parte hartu zuen, Catar 2018, eta zilarrezko domina lortu zuen bere espezialitatean. Birminghanen zilarrezko domina ere lortu zuen 2006an, eta Bakun urrezko domina 2017an.

Maila pertsonalean, 2020ko abuztuan, Instagrameko kontuan Bogdan Ristea Jianurekin ezkonduko zela iragarri zuen

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cătălina Ponor

Tags:

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Kike AmonarrizHomosexualitateGaztelaniaLimaZuberoaEnergia elektrikoIratzeKlima aldaketaJorge OteizaJoseba Díez AntxustegiJoxantonio OrmazabalAlemaniaCecilia BoloccoZenbaki lehenMarrazoAmeriketako Estatu BatuakEguzki-sistemaMaría Jesús MonteroMaialen BerasategiArgi-energiaXVIII. mendeaHigiduraUnidad AlavesaEuskal Herriko musikaBalearretako sugandilaEnergiaOzeano AtlantikoaZentral hidroelektriko itzulgarriZuberoako maskaradakBernart EtxepareC++OrnitorrinkoLekeitioEnergia nuklearTxillardegiKolonia (geografia politikoa)MamuAntoine de Saint-ExupéryHizkuntzaNagore AranburuGarazi ArrulaIkastolaHipikaIndarMaialen LujanbioCeleste CaeiroIpar Euskal HerriaLapurdiKontrahormaGipuzkoaAntton KazabonHuntza taldeaInternetErromaEspainiako trantsizioaGorrindolBuckingham jauregiaBilintxMike PinderIKEABULEGO (musika taldea)Traineru estropadaMendebaleko euskaraEguzkia🡆 More