Andrew Bonar Law (Kingston, Kanada, 1858ko irailaren 16a - Londres, 1923ko urriaren 30a) britainiar politikaria izan zen.
Erresuma Batuko lehen ministroa izan zen 1922ko urritik 1923ko maiatzera.
Kanadan jaioa, 1870ean Eskoziara joan zen bizitzera. Hamasei urterekin ikastetxea utzi zuen burdingintzan lan egiteko eta hogeita hamar urterekin aberats bihurtu zen. Alderdi kontserbadoreko kide izan zen, eta 1900ean komunen ganberako kide hautatu zuten.
1911tik 1915era oposizioaren buru izan zen eta Irlandako autonomiaren aurka agertu zen. Kolonietako ministro izan zen Herbert Henry Asquithen gobernuan eta Ogasun ministroa David Lloyd Georgeren koalizio gobernuan.
Koalizio gobernua erori ondoren, lehen ministro bihurtu zen 1922ko urrian, eta urte horretako hauteskundeak irabazi zituen. Larriki gaixorik, 1923ko maiatzean dimititu zuen eta urte horretan bertan hil zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Bonar Law, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.