Bizkaia frontoia Bilboko (Bizkaia) Miribilla auzoan dagoen pilotalekua da.
Kolore nagusiak beltza eta grisa ditu. Kantxa nagusia 38 metroko pilotalekua da, 3.000 ikusleentzat lekua duena; gainera, 458 lagunentzat trinketa bat ere badu. Eraikinean sei solairuko kiroletxe bat dago.
Bizkaia frontoia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°14′53″N 2°55′37″W / 43.24801299°N 2.92697102°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2011 |
Kirola | pilota |
Edukiera | 3.000 |
Luzera | 38 m |
Javier Gastón, David Gastón eta Marcelo Ruiz arkitektoek proiektatu zuten.
2011ko martxoaren 5ean inauguratu zuten; lehen pilotakadak buruz buruko hiru txapeldun bizkaitarrek —Hilario Azkaratek, Jesus Garcia Ariñok eta Iñaki Gorostizak— eman zituzten. Lehendabiziko jaialdian, martxoaren 19an, Irujok eta Merino II.ak 22-12 menderatu zituzten Olaizola II.a eta Begino.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Bizkaia frontoia, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.