Birao

Biraoa norbaiti edo zerbaiti errespetu falta erakusteko edo oso sentimendu bizia adierazteko darabilgun hitza edo esaldia da; garai batean, euskaldunon artean, bereziki Jainkoaren aurkako errespetu falta adierazten zutenak jotzen ziren biraotzat.

Birao
Komikietan biraoak ordezkatzeko ikurrak erabiltzen dituzte; zentsura moduko erabilera da.

Ikerketa batzuen arabera, egunero 80–90 birau —esandako hitz guztien % 0,5 – % 0,7 bitartean— esaten ditugu.

Euskal apologisten mitoa: euskara, «biraorik gabeko hizkuntza garbia»

« OOOOo! euskera dohatsua

OOOOo! euskera garbia

    Ai! biraorik ez duzun hizkuntza [...]
      goragalea ematen didazu
        izan-ta ez zeralako
    ez izan-ta hala zerala esaten dutelako.
          Biraorik ez bazendu
            zer trixtea izango zinaken
              EUSKERA [...]
»
Joxean Artze: Sara poesia, Isturitzetik Tolosan barru liburua, 1969. urtea.

Kultura eta hizkuntza guztietan badira biraoak, haserrea kontrolatzeko onuragarriak direlako. XVI. - XVIII. mendeetan euskararen alde gaztelaniaz aritu ziren euskal apologistek, baina, mito bat zabaldu zuten: euskara hizkuntza garbia zela zioena, euskarak ez zuela biraorik, eta biraoak erdaraz esaten direla. Mito horrek bizirik iraun du luzaroan (adibidez, Orixek ere mitoa aldeztu zuen). Hala ere, uste hori erabat okerra dela frogatu dute hainbat euskalarik, besteak beste Juan Jose Zubiri eta Patxi Salaberri euskaltzainek.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Birao  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

InflazioMarvin Amparo SantanaNatxo de Felipe2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakJ. K. RowlingNafarroa GaraiaLuzera (geometria)Sistema eragileTximeletaRomualda ZuloagaÖtziMinbiziGanga (arkitektura)Martxoaren 27PagoEgutegi gregorianoCarles PuigdemontMax HorkheimerTxinako Herri ErrepublikaBasurdePott BandaTxistu (musika tresna)Andoni IruretagoienaArnasketa zelularJose Maria IparragirreBowhill HouseAna NafarroakoaULMA TaldeaHizkuntza gutxituProkariotoEdurne AzkarateHaltzHyper Music/Feeling GoodIñigo LezertuaLeinu gerrakGlobal Biodiversity Information FacilityIrulegiko EskuaGorbeiako natura parkeaMartxoaren 28Soinu kutsaduraJuan Jose UnanueEuropaPulveroboletus hemichrysusIsurtzeOzono geruzaXenpelarAngkor WatPennsylvaniaElixabete EtxanobeKareharriUrtarrilaren 15EskoziaJuan Sebastian ElkanoHausterre-egunBAlofonoBilboko Burdin HesiaWalter BenjaminXVideosBulgariaAntzinako ErromaPortugalContact (1997ko filma)OrkestraAutonomia erkidegoMartxoaren 24PenafielPello ReparazGabriel ArestiD ereduaSoy boyArrate (mendia)🡆 More