Bingen Mendizabal Álvarez de Arkaia (Gasteiz, 1962ko abenduaren 5a) konpositore arabarra da.
Bingen Mendizabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1962ko abenduaren 5a (61 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta soinu banda konpositorea |
Kidetza | Hertzainak |
|
Zinema arloan nabarmendu da soinu bandak eginez, batez ere.
Hamarka soinu banda konposatu ditu, tartean Juanma Bajo Ulloaren hainbat pelikulatarako ("El reino de Victor", "Alas de mariposa", "La madre muerta", "Airbag"...), Montxo Armendarizen "Secretos del corazón", Francisco Lombardiren "Pantaleón y las visitadoras",Manuel Gutiérrez Aragónen "Visionarios" eta Marcelo Piñeiroren "Kamchatka", besteak beste. 2009an Goya Sarietarako izendapena jaso zuen, El juego del ahorcado filmaren musika konposatzeagatik.
Mikel Urdangarin eta Kirmen Uriberekin kolaborazioak egin izan ditu, "Bar Puerto" eta "Zaharregia, txikiegia agian" dira nabarmentzekoak.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Bingen Mendizabal, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.