Bierzo (gaztelaniaz: El Bierzo; galizieraz: O Bierzo; astur-leoneraz: El Bierzu) Gaztela eta Leongo ipar-mendebaldean dagoen eskualdea da, Leongo probintzian kokatutakoa.
Bierzo | |||
---|---|---|---|
Espainia | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Espainia | ||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||
Probintzia | Leóngo probintzia | ||
Hiriburua | Ponferrada | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°39′19″N 6°36′53″W / 42.655389°N 6.614798°W | ||
Azalera | 2.328 km² | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 131.302 (2016) | ||
Dentsitatea | 56,4 bizt/km² | ||
ccbierzo.com |
Mugakideak Asturias iparraldean, Lugoko probintzia ipar-mendebaldean, Ourense hego-mendebaldean eta ekialdean Leongo beste eskualde batzuk.
2.828 km2-ko azalera dauka eta 131.022 biztanle zituen 2005ean (44.32 biz./km2). Hiriburu eta udalerri nagusia Ponferrada du (66.656 biz. 2006an).
Sil ibaiak (Miñoren adarra) eskualdea zeharkatzen du.
Bestela, aipatzekoa da Los Ancares izeneko eremu naturala.
Gaztelania da Bierzoko herritarren hizkuntza nagusia, baina honetaz gain beste bi hizkuntz-komunitate ditugu.
Alde batetik galizierazkoa dugu eskualdeko mendebaldean, Vilafranca do Bierzo, Barxas, Borrés, Cacabelos, Candín, Carucedo, Carracedelo, Corullón, Oencia, A Ponte de Domingo Flórez, Sobrado, Trabadelo, Valboa, A Veiga de Valcarce eta Villadecanes udalerrietan. Bertan egiten duten aldaera "ekialdeko galiziera" da, Asturiasen egiten duten eonaviegoaren taldekoa.
Bestetik, leonerazko (asturleoneraren aldaera) hiztunak bizi dira eskualdean, batez ere Furniella, Altu Sil, Valle'l Bueza, Os Ancares, El Bierzu Central eta Cabreira inguruetan.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Bierzo, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.