Behinola

Galtzagorri elkarteak urtean bitan argitaratzen du Behinola, Haur eta Gazte Literaturari eskainitako euskarazko aldizkari bakarra.

Bertan, Haur eta Gazte Literaturari buruzko artikulu eta erreportajeez gain, liburuen iruzkin literarioak biltzen dira.

Behinola
MotaHaur eta gazte literaturaren seihilabetekaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaDonostia
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Salneurria10 €
Identifikadoreak
ISSN1575-8168
galtzagorri.org

Historia

1999an sortu zuen Galtzagorri Elkarteak Behinola aldizkaria eta harrez gero etenik gabe argitaratu da, sei hilabeteko maiztasunarekin, horrela, 2016an 33. eta 34. zenbakiak kaleratuko ditu.

Aldizkariaren lehen zenbakiko hitzaurrean jasotzen denez, Behinolaren helburua Haur eta Gazte Literaturari falta zitzaion bultzada ematea zen: bultzada kritikoa.

2013ko ekainean 27. zenbakia argitaratu zen. Ordura arte, aldizkari bakoitzak abezedarioko letra bat ordezkatzen zuen. Hau da, lehen zenbakiak A hizkia eta 27 zenbakiak Z hizkia. Zenbaki bakoitzeko azala euskal ilustratzaile batek ilustratzen zuen eta aldizkari hura bere ilustrazioekin hornitzen zen. Halaber, bakoitzak zegokion letraren ilustrazioa egiten zuen hitzaurrerako. Horrela, A hizkia izan zen Jokin Mitxelenarena, B Elena Odriozolarena, C Antton Olariagarena, D Belen Lucasena… eta Z Maite Gurrutxagarena.

Abezedarioko azken letrara heltzean, 27. zenbakian, aro berri bati hasiera ematea erabaki zuen Galtzagorrik. 1999tik diseinu bera mantendu zuen Behinolak eta hori aldatzea erabaki zen. Horregatik 28. zenbakia diseinu berrituarekin argitaratu zen. Kanpotik eta barrutik itxuraldatu den arren, aldizkariaren helburua sorrerako bera da eta Haur eta Gazte Literaturari buruzko aldizkaria izaten jarraitzen du.

Behinola berrian azala ilustratzaile batek ilustratzen jarraitzen du, baina azala eta kontrazala batzen dituen ilustrazioa izaten da. Ilustratzaile berak ilustratzen du aldizkariaren erdian datorren atala ere: Sormenez. Ilustratzaile eta idazle batek elkarrekin sortzen duten lan argitaragabea izaten da. Bada, bai azala-kontrazala eta bai Sormenez izeneko atala aldizkaritik askatzeko gonbitea egiten du Galtzagorrik. Beste atal batean ere (Iruzkinak) guraizeen ikonoa jarriz orrialde horiek ere mozteko iradokitzen da. Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Behinola aldizkariko Erredakzio Batzordeko kideak Argia astekariari azaldu zionez, "eskuratu, ikusi eta, zerbait gustatuz gero, ebakitzeko beldurrik emango ez lukeen" aldizkaria izan nahi du.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Erreferentziak


Behinola  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Tags:

Behinola HistoriaBehinola Ikus, gaineraBehinola Kanpo estekakBehinola ErreferentziakBehinolaGaltzagorri elkartea

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

KantauriAmuarrainMalen OsaAiaraldeaMartin TxikiPoloniaIzaro Andres ZelaietaArkitektura erromanikoLanbideBilintxEuskal Herriko historiaGiza sexualitateDenbora lerroLos XeyBiologiaTartaloAustraliaErdi AroaJoseba SarrionandiaEuroStephanos II.a GhattasIpar AmerikaAtenasBizantziar egutegiaBibliothèque nationale de FranceIzen-sintagmaJaponiaIrati (filma)NeomakAlemaniaDiapasoiZaharkitze programatuHannah ArendtEliza OrtodoxoaGarizumaEguzkiaAbrocoma shistaceaMartxoaren 30Euskal Herriko ekonomia1978FieschEkinodermatuBirusBuztinIndiaGuido MünchProkariotoDonostiako historiaInauteriak Euskal HerrianMexikoEsch-sur-AlzetteSisifoAmaia Gabantxo241YoutuberAsier Odriozola2004EuskaraEguzki-loreIbon MartínEspainiaZea Mays (musika taldea)HondarribiaAro ModernoaIker CasanovaArte erromanikoa1939ko Ormaiztegiko errailetik irteteaTrikuharri🡆 More