Beatriz Costa, jaiotzez, Beatriz da Conceição (Mapfra, Portugal, 1907ko abenduaren 14a – Lisboa, Portugal, 1996ko apirilaren 15a) aktore eta idazlea izan zen.
Portugalgo zinemaren urrezko garaiko izar nagusietako bat. Hainbat film ezagun egin zituen bere herrialdean: A Aldeia da Roupa Branca (1939), A Canção de Lisboa (1933) eta Fátima Milagrosa (1928). Lana utzi ondoren, idazketan aritu zen, eta azken liburua 1990ean argitaratu zuen.
Beatriz Costa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatriz da Conceição |
Jaiotza | Milharado (en) , 1907ko abenduaren 14a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Lisboa, 1996ko apirilaren 15a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Malveira Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria eta idazlea |
Izengoitia(k) | Beatriz Costa |
Beatriz Costa 1907an jaio zen 14an, Charneca herrixka txikian, Milharadoko freguesian, Mafrako Concelhoan. Gurasoak António Isidoro eta Aldina de la Conceição ziren.
1912an, 4 urte baino ez zituela, gurasoak banatu egin ziren eta amarekin joan zen Lisboara. Munduko Lehen Guda hasi zenean, ama jostun lanak egiten hasi zen militar baten etxean. Handik gutxira Figueiró dos Vinhos herrira joan ziren eta han Beatriz José Malhoa margolariarentzako modelo lanak egiten hasi zen. 13 urterekin ikasi zuen irakurtzen eta idazten. Bi aitaorde izan zituen.
15 urterekin hasi zuen bere karrera Chá e torradas errebistan, korista gisa. Hurrengo urtean, Antonio Macedoren konpainian , 1924ko ekainaren 24an Maria Victoria Antzokian estreinatu zen Résvés errebistan parte hartu zuen. Luís Galhardok, zuen ahalmena ikusita, Beatriz Costa izena jarri zion. Urte berean Brasileko 'tournera' joan zen, Antonio Macedo enpresaburu eta bere konpainiaren zuzendari artistikoaren eskutik eta José Loureiro enpresaburua eta Brasileko hainbat Antzokiko zuzendaria.
Bederatzi espektakulu berri egin zituzten: Fado corrido, Tiro ao alvo, Chá e torradas, Piparote, Aqui d'El Rei, Résvés, O 31, Tic-Tac e De capote e lenço. Apurka-apurka nabarmentzen hasi zen.
1927an, Louise Brooksek hasitako ile modari jarraituta mutilen erara ebaki zuen ilea. Ospea zuen eta lasterrera zine mutuan eta cabaretean ere hasi zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Beatriz Costa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.