Barakaldoko Tranbia

Barakaldoko tranbia Sestao eta Barakaldoko udalerrietan eraikiko den tranbia linea zirkularra da.

9 kilometroko luzera eta 17 geltokiduna, Sestaoko Bilboko metroaren Urbinagako geltokian hasi eta Arrontegi, Lutxana-Burtzeña, Errekaortu, Arteagabeitia-Zuazo, Done Bikendi eta Beurko-Bagatzako barrutiak lotuko ditu.

Barakaldoko Tranbia
Barakaldoko tranbia sarearen mapa.

Urbinagako geltokian Leioako tranbiarekin, Bilboko metroarekin eta Renfe Aldiriekin lotunea egongo da. Bestalde, lotuneak ere izango ditu Bagatzako eta Ansioko geltokian.

Aurrekariak

Barakaldoko udalerria Bizkaiko bigarren hiririk handiena da, biztanleriari dagokionez. Hainbat auzo ez dago garraio publiko bidez ondo hornituta, eta tranbia linea eraikiz arazoa konpontzeko nahia dago. Hala, tranbiak ibilbide zirkularra izango du, garraio publikoaren saretik aldenduen dauden auzoak lotuz, eta gainontzeko garraioekin lotuz.

Tranbia martxan hasten den bitartean, Barakaldoko Udalak Kbus zerbitzua eskaintzen du 2010eko irailetik. Autobus zerbitzu honek tranbiak egingo duen antzeko ibilbidea egiten du.

Historia

Tranbia proiektua auzo-elkarte batek aurkeztu zion Eusko Jaurlaritzari 2007an, eta honek ez zuen proposamena onartu. Atzera bota zen arren, 2009ko hauteskundeen ondoren, gobernu aldaketa gauzatu eta Jaurlaritza berriak proiektua onartu zuen. Urte horretako azaroan proiektua aurkeztu zuen gobernuak, 6 kilometro eta 16 geltoki, eta 70 milioi euroko kostuarekin.

2011ko martxoaren 17an proposatutako ibilbideari aldaketa bat egin zitzaion, Galindo ibaiaren bazterretik pasa beharrean Done Bikendi barrutiaren erdialdetik pasarazteko.

Euskal Trenbide Sareak 2012an informazio azterlana idatzi eta aurkeztu eta gero, gaur egun eraikitze azterlana egiteke dago, eraikuntzarekin hasi ahal izateko.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Barakaldoko Tranbia AurrekariakBarakaldoko Tranbia HistoriaBarakaldoko Tranbia Ikus, gaineraBarakaldoko Tranbia ErreferentziakBarakaldoko Tranbia Kanpo estekakBarakaldoko TranbiaArrontegi (barrutia)Arteagabeitia-ZuazoBarakaldoBeurko-Bagatza (barrutia)Bilboko metroaDone Bikendi (barrutia)Errekaortu-KareagaLutxana-BurtzeñaSestaoUrbinagako geltokia

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Frantziako IraultzaCortinarius brunneus var. glandicolorJude BellinghamEuskal Herriko historiaurreaKortatuTxinako Herri ErrepublikaKoldo Romero EskamendiJon Gotzon AldaparenaGonzalo BoyeMesopotamiaPetrolioNerbio-sistemaKatuwywk2Opilaren egunaZinematikaKristautasunJon MirandeHizkuntzaNikola TeslaErromantizismoEspainiako trantsizioaOrreagako gudua (778)Marie CurieErliebe (geografia)FutbolLa Polla RecordsCortinarius glandicolorJoselu AnayakHedy LamarrAntton KazabonAntzinako ErromaKoltanMikel Arrizabalaga AizpuruaElastikotasun (fisika)TiraniaOrnitorrinkoAhateLurraGernikako ArbolaIzaro BilbaoJesus Maria LeizaolaUranioFidela BernatDinamikaHarkaitz CanoHasier OleagaTriangeluKuku-belarZelula nukleoUrdaibaiGorostiOzeano AtlantikoaNoëlle McAfeeKaotikoHizkuntza-komunitateEspainiaRomandiaMaialen BerasategiNormandiako LehorreratzeaLawfareDiario VascoRan Rober RanEukariotoAmerikaGipuzkoaLegazpiIslandiaBertsolaritza🡆 More