Avetik Sahak Isahakyan (armenieraz: Ավետիք Սահակ Իսահակյան; Alexandropol, 1875eko urriaren 30a - Erevan, 1957ko urriaren 17a) armeniar olerkari, idazle eta ekintzalea izan zen.
Avetik Isahakyan | |||||
---|---|---|---|---|---|
1944 - 1957
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Giumri, 1875eko urriaren 18a (juliotar egutegia) | ||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||
Bizilekua | Isahakyan (en) Odesa Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista | ||||
Talde etnikoa | Armeniarra | ||||
Heriotza | Erevan, 1957ko urriaren 17a (81 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Komitas Pantheon (en) | ||||
Familia | |||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea Gevorkian Theological Seminary (en) (1889 - 1892) Leipzigeko Unibertsitatea (1893 - 1895) | ||||
Hizkuntzak | armeniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | poeta, prosalaria eta public figure (en) | ||||
Enplegatzailea(k) | Veradzenunt (en) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna National Academy of Sciences of Armenia (en) | ||||
Genero artistikoa | bertsoa narraziozko poesia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Armenian Revolutionary Federation (en) | ||||
Filosofia eta antropologia ikasi zituen Leipzigeko Unibertsitatean, eta oso gazterik ekin zion literatura- eta politika-jarduerari. 1895ean Armeniako Federazio Iraultzailearekin bat egin zuen Gyumri hirian. Handik, Mendebaldeko Armeniara talde armatuak eta finantza-laguntza bidaltzen lagundu zuen . 1896an atxilotu egin zuten eta urtebete eman zuen espetxean. Kartzelatik irtetean, atzerrira joan zen eta Zurichen literatura eta filosofiaren historia klaseetara joan zen. 1902an Armeniara itzuli eta Tbilisiren kokatu zen.
1908an beste 158 intelektual armeniarrekin batera atxilotu zuten eta sei hilabete eman zituen espetxean. Fidantzapean askatu ondoren, atzerrira joan zen.
Alemanian turkiarrek Armeniarentzat zuten arriskuaz ohartarazten saiatu zen. Lehen Mundu Gerraren hasierak eta Armeniar genozidioak bere pronostikoa berretsi zuten.
Parisen bizi ondoren, 1936an Armeniako Sobietar Errepublika Sozialistara itzuli zen. Zientzia Akademiako eta Idazleen Batasuneko kide izan zen. Armeniako Sobiet Goreneko diputatu ere izan zen eta bi aldiz jaso zuen Leninen Ordena.
1897an espetxetik atera ondoren, "Abestiak eta zauriak" poema bilduma argitaratu zuen. Olerkien lirikak, emozioak eta doinuek ospe handia eman zioten. Gizateriaren etorkizunaren eta bizitzaren bidegabekeriaren damua deskribatzen dute, aberriarekiko eta herrikideenganako maitasunez beterik.
1899 eta 1906 artean Hajduken abestiak idatzi zuen, Armeniaren askatasunaren aldeko borrokari eskainia.
"Nire aberriari" (1940), "Armeniako literatura" (1942) eta "Sasna Mher" (1937) dira beste lan batzuk.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Avetik Isahakyan, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.