August Wilhelm Schlegel (Hannover, Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria, 1767ko irailaren 8a - Bonn, 1845eko maiatzaren 12a), geroago von Schlegel, alemaniar idazle, itzultzaile eta pentsalaria izan zen.
August Wilhelm Schlegel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hannover, 1767ko irailaren 8a |
Herrialdea | Hannoverko Erresuma |
Heriotza | Bonn, 1845eko maiatzaren 12a (77 urte) |
Hobiratze lekua | Alter Friedhof Bonn (en) |
Familia | |
Aita | Johann Adolf Schlegel |
Ezkontidea(k) | Caroline Schelling (en) (1796 - 1803) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Hermann Brockhaus (en) Christian Lassen (en) Johann Gildemeister (en) |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa latina alemana |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, Sanskrit scholar (en) , filosofoa, poeta, literatura-kritikaria, literatura historialaria, erromanista, antzerkigilea, unibertsitateko irakaslea, indologist (en) , idazlea eta arte-historialaria |
Lantokia(k) | Bonn |
Enplegatzailea(k) | Bonngo Unibertsitatea Jenako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Alemaniar Arkeologia Institutua Zientzien Bavariar Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia American Antiquarian Society (en) |
Mugimendua | erromantizismoa German Romanticism (en) Jena Romanticism (en) |
Göttingengo Unibertsitatean filologia eta estetika-ikasketak egin zituen eta 1794an, anaia Friedrichekin batera, Athenäum aldizkaria sortu zuen, erromantizismoa Alemanian ezagutarazteko eta bultzatzeko helburua zuen aldizkaria. Hurrengo urteetan, Alemaniako hainbat unibertsitatetako irakasle izateaz gainera, Shakespeare, Calderón de la Barca eta italiar, portugaldar eta espainiar idazle handien obrak itzuli zituen alemanera. 1804tik aurrera, Europan barrena bidaiatu zuen Madame Staël frantses idazlearekin batera. Berlingo Unibertsitateko literatura-saileko irakasle izendatu zuten ondoren, eta sanskritoari eta indiar literaturari buruzko azterketak bideratu zituen.
Bere obra nagusiak Gedichte (1800, «Olerkiak»), Ion (1803), Über dramatische Kunst und Literatur (1808-1809, «Dramagintza eta literaturgintzari buruz») eta Alemaniar poesia eta hizkuntzari buruzko historia (1818-1819) dira.
Wiki Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: August Wilhelm Schlegel |
This article uses material from the Wikipedia Euskara article August Wilhelm Schlegel, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.