Athleticen Gabarra

Athleticen gabarra Bilboko Athleticek garaipenak ospatzeko 1983tik aurrera erabilitako gabarra da.

Gaur egun Bilboko itsasadarra Itsas Museoan gordeta dago.

Athleticen gabarra
Athleticen Gabarra
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAstilleros Celaya
Historia
Eraikuntza 1960
KudeatzaileaBilboko itsasadarra Itsas Museoa
JabeaAthletic -
Kokapena
Koordenatuak43°15′58″N 2°56′56″W / 43.266°N 2.949°W / 43.266; -2.949
HerrialdeaAthleticen Gabarra Euskal Herria
ProbintziaAthleticen Gabarra Bizkaia
HerriaBilbo
Ezaugarriak
Dimentsioak1,14 (zingoa) × 8,5 (erruna) × 18,5 (luzera) m
Erruna8,5 m
Zingoa1,14 m

Historia

Fabrikazioa

Gabarra Astilleros Celaya Erandioko enpresak egin zuen 1960an, Bilboko itsasadarrean askotan erabiltzen zen itsasontzi mota bat. Industrializazioak karga handiko barku mota hauek behar zituen produkzioa alde batetik bestera eramateko. Eta, teknikoki, ez da gabarra bat, baizik eta pontoi bat, propultsiorik ez duen barku zapal bat, portuko garraioan erabiltzen den motakoa.

18,5 metroko luzera du eta 8,5 metroko erruna. Bere zingoa 1,14 metrokoa da.

1980ko hamarkada

Espainiako futbol ligako lehen mailako 1982/1983ko denboraldian, azken partidua jokatzen ari zela, Athletic bigarrena zen Ligan, Real Madriden ostean. Hala ere, Javier Clementek gidatzen zuen taldeak 5-1 irabazi zion Unión Deportiva Las Palmas taldeari eta Real Madridek 1-0 galdu zuen Valencia Club de Fútbolen aurka. Honela, Athleticek irabazi zuen, ezustean, futbol liga hori.

Athleticen zuzendaritzak ospakizun bat antolatu zuen, inprobisatua, baina oso arrakastatsua izan zen. 1983ko maiatzaren 3an Bilboko itsasadarrean behera egin zuen talde irabazleak. Garaiko prentsaren arabera milioi bat pertsona egon ziren ibilbidean ospatzen. Ez zen izan, hala ere, historiako lehen taldea itsasadarra gabarra batean zeharkatzen zuena: 1924an Olabeagako Acero klubak B serieko txapeldun izan zen, eta Urduñatik trena hartu zuten Bilboraino, geltoki bakoitzean zaletuen txaloen jasota. Manu Sota armadoreak, Bilbon, suziz argitutako gabarra batean sartu zituen eta Areatzatik Olabeagaraino eraman zituen. Talde horri egiten dio erreferentzia abesti famatuak:

«

Por el río Nervión bajaba una gabarra
con once jugadores del club atxuritarra
rumbala, rumbala, rumba, la rumba del cañón.

»


Abesti horretaz Cecilio Gerrikabeitia Athleticeko zuzendaritza-taldekoa eta Bilboko Koral Elkartearen presidentea gogoratu zen eta Fernando Otxoa gerentearekin lortu zuten «Gabarra número 1» izeneko horri «Athletic» izena jartzea. Taldea Areetan ontziratu zen, Club Marítimo del Abran eta itsasontzi askorekin batera Bilborako bideari ekin zioten. Bitxikeri gisa, Agustin Gisasola jokalaria uretara erori zen eta erreskatatu behar izan zuten.

1984an Athleticek kopa zein liga irabazi zituen eta berriro atera zen ospakizunerako.

21. mendean

Athleticen Gabarra 
2024ko ospakizunean.

XXI. mendean Athleticek bost aldiz irabazi zuen Espainiako Superliga (2002-2003, 2003-2004, 2004-2005, 2006-2007) edo lehen mailako liga (2015-2016), baina emakumezkoek lortutako titulu horiek ez ziren, nonbait, nahiko izan gabarra ateratzen ospatzeko.

2013an, Bilboko Portuko Agintaritzak gabarra konpondu eta Bilboko itsasadarra Itsas Museoan gorde zuen. 2021ean flotatzen ote zuen ikusteko froga egin zuten, berriro atera behar izanez gero prest egon zedin, nahiz eta COVID-19 pandemiaren ondorioz ezingo zen urte horretan atera.

Gabarraren ospakizuna

80. hamarkadaz geroztik 2024an atera zen berriro Espainiako gizonezko futboleko Errege Kopa irabazi ondorengo ospakizun masiboan.

Athleticen Gabarra 
2024. Gizonezkoen Bilboko Athleticen Espainiako Errege kopa irabaztearen osteko ospakizuna. Gabarran Euskalduna zubiaren parean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Athleticen Gabarra HistoriaAthleticen Gabarra ErreferentziakAthleticen Gabarra Kanpo estekakAthleticen Gabarra1983AthleticBilboBilboko itsasadarra Itsas MuseoaGabarra

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

1997Paulo AzpiazuCary MiddlecoffEli GallastegiErrusiaHinduismoVincent van GoghMaria AntonietaBergaraOrnogabeAngiolo GabrielliTurismoRamadanIkastolaEgutegi gregorianoEuskal Herriko futbol selekzioaUpPott BandaUrtarrilaren 18Ugal-aparatuLotura kobalenteErnestina ChampourcinAitana EtxeberriaBerdeSuizidio lagunduKristalezko sabaiaZumaiaEslovakiako futbol selekzio nazionalaRadio EuskadiEuskaraMerkataritzaEuskal Autonomia ErkidegoaRaponePenafielNarrastiInformazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT)ZuberoaBelakiRamón AndrésAngkor WatKoloreKalamuaHaurdunaldiDaniel Rodríguez PérezMoneroIbaiLehoinabarHaritzBerotegi-efektuaPeziza ammophilaDurangoPinuTxillardegiRaichur barrutiaAiora ZulaikaNumantziaUrko (mendia)LarraunAitana OcañaInteresMarvin Amparo SantanaEuropaDemokraziaZaldia euskal mitologianZQuit IndiaOlaia InziarteTransgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko EgunaEmmanuel MacronMasturbazioMaria Baldó🡆 More