Arturo Kanpion Jaimebon —gaztelaniaz: Arturo Campión— (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1854ko maiatzaren 7a - Donostia, Gipuzkoa, 1937ko abuztuaren 18a) idazlea, euskalaria, abokatua, historialaria eta politikaria izan zen.
Euskaldun berria. Bere bizitzaren goiburua, berak idatzitako liburuetan ezarritako esaldi honek laburbiltzen du: «Euskal-Erriaren alde». Lan eskerga egin zuen euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriko foruen alde, eta Nafarroa Garaian euskal kulturak XIX. mendearen hondarrean eta XX. mendearen hasieran izandako pizkundearen eragile nagusi izan zen.
Arturo Kanpion | |||
---|---|---|---|
Arturo Kanpionen erretratua La tradició catalana aldizkariko 1. zenbakian (1893ko apirila). Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Iruñea, 1854ko maiatzaren 7a | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Donostia, 1937ko abuztuaren 18a (83 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sancti Spiritus Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, politikaria, hizkuntzalaria, abokatua, historialaria eta Wiki Euskarafilologoa | ||
Lantokia(k) | Madril Iruñea eta Donostia | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza Euskal-Esnalea Euskaltzaleen Biltzarra Nafarroako Euskara Elkargoa Historiaren Errege Akademia Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia Real Academia Española | ||
Mugimendua | Euskal Pizkundea | ||
Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanik garrantzitsuenak, tartean Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara liburu handia, baina euskaraz ere lan egin zuen.
Euskaltzaindiaren fundatzaileetakoa eta euskaltzain osoa izan zen (1918-1937). Nafarroa Garaian Nafarroako Euskara Elkargoa eta haren Revista Euskara agerkaria sortzen lagundu zuen, eta Eusko Ikaskuntzako presidentea izan zen.
Politikan, Iruñean zinegotzi (1881), Nafarroa Garaitik Espainiako Gorteetarako diputatu (1893) eta Bizkaian senatari izan zen. Ez zen ezein alderdi politikotako kide izan; gaztetan, errepublikazale federalista izan zen ideologiaz, baina gerora alde batera utzi zuen joera hori, eta Euskal Herriarenganako —eta, bereziki, Nafarroa Garaiarenganako— maitazarrea izan zuen gidari bere jarduera politikoan.
Iruñeko Txapitela kalean jaio zen. Aitaren aldeko aitona Italiako iparraldetik etorritakoa zen eta aita, ideologiaz liberala, Orfeiko Presidentea.
Lehen ikasketak Nafar hiriburuko Institutuan egin zituen, bertan Estanislao Arantzadi ezagutu zuen, eta jadanik literaturarako bokazioa agertu zuen La Menestra eta La Montaña egunkarietan hainbat artikulu argitaratuz. Hirugarren karlistaldian, hamazortzi urte zituelarik, milizia liberalean boluntario engaiatu zen.
Oñatiko Unibertsitatean Zuzenbideko karrera ikasi zuen, baina titulua kendu zutenez Madrilen bukatu behar izan zuen. 1876an, 22 urterekin, lortu zuen zuzenbide lizentziatura. Bigarren Karlistaldia hastear zela, gertatzen ari zen Espainiako estatuaren homogeneizazioaren kontra agertu zen (Espainiako estatuaren nazionalismoa jo zuen nazionalismo bakartzat). Nafarroa Espainiako gobernuaren armadak okupatua eta gerra legearen pean zela, Madrilen La Paz egunkari foruzalean kolaboratu zuen 1876an. Kezka agertu zuen orduan estatuaren homogeneizazioagatik ( eta "El Euskara" izenburu zuen artikuluan euskararen ikertzaile talde baten sorrera premiatu zuen. Ideia 1877an eratutako Nafarroako Euskal Elkargoan gauzatuko zen.
24 urterekin argitaratu zuen lehen liburua, 1876an; Consideraciones acerca de la cuestión foral y los carlistas en Navarra.
26 urte zituela, hainbat euskalkitara itzulitako Orreaga balada idatzi zuen, euskaraz ondu zuen lan bakarra. Hizkuntzalaritzari dagokionez, 1883an Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua Eúskara obra ondu zuen; 1884an, berriz, Gramática Bascongada de los cuatro dialectos literarios de la lengua eúskara lan itzela plazaratu zuen.
Euskal Herriko historian eta ingurunean girotu zituen erdaraz eginiko kontakizun laburrak eta eleberriak: Euskariana. Fantasía y realidad, kontakizun laburren bilduma, 1881etik aurrera idatziak dira eta 1896tik aurrera argitaratuak; Don García Almorabid eleberri historikoa, (1889); Blancos y Negros, arrakasta handia izan zuen eleberria (1898); La bella Easo eleberria (1909). Kristautasunak, foruzaletasunak eta Nafarroarekiko eta Euskal Herriarekiko atxikimendu hertsiak moldaturiko gizona izan zen; politikan egonezin eta alderdien aurrean uzkur agertu zen beti —eztabaida ugari izan zuen alderdi guztiekin—; hala ere, 1893an Madrilgo Gorteetako diputatu aukeratu zuten, Nafarroa Garaiko hautagai zerrenda integristan aurkeztu ondoren. 1894tik aurrera, ezin konta ahala liburu, artikulu, hitzaldi eta txosten prestatu zituen Nafarroaren eta Euskal Herriaren historiaz, literaturaz, hizkuntzaz eta politikaz. Villasantek dio:
« | No es la literatura de Campión una literatura ‘parnasiana’, imparcial, que sólo busca la belleza estética, eso que se ha dado en llamar el arte por el arte. Al contrario, se parece a lo que hoy se llama literatura empeñada o comprometida, parcial, al servicio de una idea, intencionada y proselitista | » |
—1979, 355. or. |
1904an Eskualzaleen Biltzarra elkarteak Irunen egin zuen bilkura nagusiko buru izan zen. 1910 urtean hasi zen Orígenes del pueblo euskaldún obra prestatzen (1924an eman zuen argitara lehen liburukia); 1914an ordura arteko Nafarroako historia ikerketak astindu zituen Nabarra en su vida histórica lana argitaratu zuen Geografía del País Vasco-Navarro obraren barnean. 1918an, 63 urte zituela, bere literatura lan preziatuenak bilduz, Euskariana. Fantasía y realidad saileko kontakizun laburrak plazaratu zituen. Kontakizun hauek (El Bardo de Itzaltzu, Pedro Mari, La Flor de Larralde, Sancho Garcés, Grachina, Yan Pierr, Una noche en Zugarramurdi, Los hermanos Gamio...) euskarara eta beste hizkuntza batzuetara itzuli dira. Urte berean, Oñatiko Biltzarrean sortu zen Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Lehendakari izendatu zuten. 1923an, historia ikerketak biltzen zituen Euskariana liburuki berri bat eman zuen argitara; 1931n Orígenes del pueblo euskaldún obraren bigarren liburukia eta 1936an hamabigarren Euskariana eta bukatu gabe utziko zuen Orígenes del pueblo euskaldún lanaren hirugarren liburukia.
Gerra piztu zenean, Donostian zen eta, 1936ko irailaren 14an, tropa okupatzaile matxinoak hirira sartu eta berehala, Kanpionek sinatutako komunikatu eztabaidagarri bat argitaratu zen Diario de Navarran, matxino eskuindarrei argi eta garbi bere aldeko jarrera adierazten ziena. Aldiz, Bernardo Estornes Lasak Kanpion bisitatu zuen haren etxean Donostian, hiria matxinoen menpe erori baino lehenago, eta hainbat irizpide azaldu zituen uste izateko ohar hori behartua izan zela.
Arturo Kanpion, Nafarroak eman duen historialari zorrotz eta euskalari garrantzizkoenetakoa (euskaltzaina izan zen, Euskaltzaindiaren sortzetik), Donostian hil zen, 83 urte zituela, 1936ko gerraren eraginak sentitu ondoren eta isiltasun handienean. Argitaratu gabe utzi zituen, besteak beste, euskal literaturari buruzko obra bat eta La Monja izeneko eleberria.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Arturo Kanpion, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.