Antony Matheus Dos Santos: Futbolari brasildarra

Antony Matheus dos Santos, (Ocasco, Brasil, 2000ko otsailaren 24a), Antony izenez ezagunagoa, futbol jokalari brasildarra da.

Eskuin hegaleko postuan jokatzen du, eta bere gaur egungo taldea Herbehereetako Amsterdamgo Ajax taldea da, Eredivisie-n jokatzen duena. Gainera, Brasilgo selekzio nazionalean ere jokatzen du.

Antony Matheus dos Santos
Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntony Matheus dos Santos
JaiotzaOsasco2000ko otsailaren 24a (24 urte)
HerrialdeaAntony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala Brasil
Lehen hizkuntzaBrasilgo portugesa
Hezkuntza
HizkuntzakBrasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala Brazil Olympic football team2019 / 2021226
Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala São Paulo Futebol Clube2019 / 2020374
Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala Amsterdamgo Ajax2020 / 20225614
Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala Brasilgo futbol selekzio nazionala2021 / ezezaguna162
Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala Manchester United Football Club2022ko abuztuaren 30a / 414
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
Altuera1,74 metro

Instagram: antony00 UEFA: 250144211 Edit the value on Wikidata

Transfermarkt, futboleko merkatuaren azterketa oinarri duen web orrialdearen arabera, gaur egun bere balioa 35 milioi eurokoa da.

Ibilbidea

Ocascon jaioa, bere hiriko taldean, Grêmio Esportivo Osascoko harrobian jokatu zuen 2013 arte. Orduan, São Pauloko harrobira heldu zen.

São Paulo

2018ko irailaren 26an ofizialki lehen taldera igo ondoren, 2023. urterarteko kontratua sinatu zuen. Azaroaren 15ean, debuta egin zuen Grêmioren aurka. Bertan eman zuen urte eta erdian 37 partidu jokatu zituen.

Amsterdamgo Ajax

2020ko otsailaren 22an, Antonyk aurrekontratu bat sinatu zuen Amsterdamgo Ajax-ekin eta 5 urterako sinatu zuen. Herbehereetako taldeak 15,75 milioi euro ordaindu zituen brasildarra fitxatzeko, baita beste 5 ere hainbat helbururen baldintzarekin.

2020-2021

2020ko udan, Ajaxera iritsi zen, eta 2020ko irailaren 13an egin zuen debuta Sparta Rotterdam-en aurkako partiduan, non garaipenerako gola sartu zuen (0-1). Urriaren 27an, aldiz, UEFA Txapeldunen Ligan egin zuen debuta, 2-2 bukatu zen partidua. Denboraldi osoan 46 partidu jokatu zituen, 10 gol eta beste horrenbeste asistentziarekin lagunduz taldeari.

2021-2022

Bere bigarren denboraldian beste urrats bat eman zuen bere ibilbidean, eta taldean pisu handiagoa hartu zuen. Batez ere denboraldi hasieran Txapeldunen Ligan egin zituen partiduek, bere merkatuko balioa igotzea eta Europako talde nagusien interesa piztea ekarri zuen. Denboraldi erdian izan zuen lesio batek, ordea, etengabeko progresio hori eten zuen, eta denboraldi amaieran maila apalagoa izan zuen.

Halere, orokorrean zifra txukunak egin zituen, jokatu zituen 33 partiduetan 12 gol sartuz eta 10 asistentzia banatuz.

Estatistikak

2022ko ekainaren 15ean eguneratua.
Taldea Herrialdea Urteak Partidua(k) Gola(k) Asistentzia(k)
São Paulo Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala  Brasil 2019-2020 37 4 6
Ajax Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala  Herbehereak 2020- 79 22 20

Selekzio nazionala

23 urtez azpiko selekzioan ibili eta gero, 2021eko urriaren 8an egin zuen debuta selekzio absolutuarekin. Ordutik 3 partidu jokatu ditu, eta gol bat sartu du.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta urrezko domina eskuratu zuen futbolean Brasil ordezkatuz; Espainiako taldearen (zilarrezko domina) eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Brasilgo taldea.

Tokion, honako hauek osatzen zuten Brasilgo taldea: Santos, Gabriel Menino, Diego Carlos, Ricardo Graça, Douglas Luiz, Guilherme Arana, Paulinho, Bruno Guimarães, Matheus Cunha, Richarlison, Antony, Brenno, Dani Alves, Bruno Fuchs Nino, Abner, Malcom, Matheus Henrique, Reinier, Claudinho,Gabriel Martinelli eta Lucão-k.

Nazioarteko emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala  Japonia Antony Matheus Dos Santos: Ibilbidea, Estatistikak, Selekzio nazionala  Futbola, gizonezkoa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Tags:

Antony Matheus Dos Santos IbilbideaAntony Matheus Dos Santos EstatistikakAntony Matheus Dos Santos Selekzio nazionalaAntony Matheus Dos Santos Nazioarteko emaitzakAntony Matheus Dos Santos ErreferentziakAntony Matheus Dos Santos Kanpo estekakAntony Matheus Dos Santos2000Amsterdamgo AjaxBrasilBrasilgo futbol selekzio nazionalaHerbehereakHerbehereetako futbol ligaOsasco (Brasil)Otsailaren 24

🔥 Trending searches on Wiki Euskara:

Bear GryllsOikiaPello AñorgaKareharriEuskaltzaindiaMartxoaren 2Xabier Mikel ErrekondoBruce SpringsteenOrioAlemaniako banderaJose Luis OtamendiZaparradaJuan Mari JauregiPello Reparaz1998Loreak (filma)Joselu AnayakTolosaXabier OtaegiGernika (margolana)The Times of IndiaBioenergiaSare sozialakDurangoXX. mendeaIrrumazioXiberootsUrtarrilaren 8Arrabio arruntZatiki (matematika)GramoBat, bi, Manchester1988Oihan VegaUrtarrilaren 18Digestio-aparatuGizakien ugal-aparatuZelulaGALEmakumearen ugaltze-aparatuPearl MackieEstoizismoGarbiñe AranburuBiba zuek! (telebista saioa)Otsailaren 21Maiatzaren 9Holokaustoa1937FelazioHaltzGaragardoLeintz GatzagaAiora Errenteria AgirreJuan Antonio UrbeltzGarapen Jasangarrirako HelburuakWBiolumineszentziaLuteranismoEuropaPirritx, Porrotx eta MariMototsOMiren Agur MeabeAgustina Pontesta GarmendiaOliba olioHerri kirolAnimalien migrazioSuhiltzaileJesus Mari ZabarteGaztetxeEuskal Herriko mendiakJoseba IrazokiErreforma protestanteaVietnamgo GerraBulego (musika taldea)🡆 More