Andrei Aleksandrovitx Zhdanov (errusieraz: Андре́й Алекса́ндрович Жда́нов, ɐnˈdrej ɐlʲɪˈksandrəvʲɪtɕ ˈʐdanəf ahoskatua; Mariupol, Errusiar Inperioa, 1896ko otsailaren 14a - Mosku, 1948ko abuztuaren 31) sobietar politikaria izan zen.
Ikusi Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa." class="duhoc-eu IPA" id="IPA" style="white-space: nowrap; font-family:'Chrysanthi Unicode', 'Doulos SIL', 'Gentium', 'GentiumAlt', 'Code2000', 'TITUS Cyberbit Basic', 'DejaVu Sans', 'Bitstream Vera Sans', 'Bitstream Cyberbit', 'Arial Unicode MS', 'Lucida Sans Unicode', 'Hiragino Kaku Gothic Pro', 'Matrix Unicode'; font-family :inherit; text-decoration: none">ɐnˈdrej ɐlʲɪˈksandrəvʲɪtɕ ˈʐdanəf ahoskatua; Mariupol, Errusiar Inperioa, 1896ko otsailaren 14a - Mosku, 1948ko abuztuaren 31) sobietar politikaria izan zen. Stalinen oinordekoa izango zela uste izan zen, baina bera baino lehenago hil zen. 1945-1948 aldiko Sobietar Batasuneko propagandista nagusitzat hartzen da.
1915ean boltxebikeekin bat egin zuen. Errusiako Gerra Zibilean Armada Gorrian komisario politikoa izan zen. 1934ko otsailean, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko Idazkari izendatu zuten, 17 Kongresuan. 1934ko abenduan Sergei Kirov hil ondoren, alderdiko idazkari izendatu zuten Leningraden.
Purga Handiaren giltzarria izan zen eta 176 exekuzio onartu zituen.
1938an propaganda zuzendari izendatu zuten eta komunikabide eta arte guztiak izan zituen kontrolpean. 1938tik 1947ra Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboko lehendakaria izan zen. 1939ko martxoko Kongresuan alderdiaren Politburoan sartu zen.
1939ko abenduan Finlandiaren inbasioaren eragileetako bat izan zen eta errepublika baltikoen anexioa ere gainbegiratu zuen.
.
Bigarren Mundu Gerran paper garrantzitsua izan zuen Leningradeko defentsan.
1946tik kultura-politika eta Ekialdeko Europako herrialdeekiko harremanak zuzendu zituen. Intelektual, idazle, musikari eta artisten errepresioaren arduraduna izan zen eta Cominform antolatu zuen. 1948an Jugoslavian egindako lanaren ondoren, kargutik kendu zuten eta sendategi batean giltzaperatu zuten, eta handik gutxira hil zen.
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Andrei Zhdanov, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.