Amaia Lasa Alegria (Getaria, Gipuzkoa, 1948ko abuztuaren 8a) irakaslea eta euskal idazlea da.
Amaia Lasa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1948ko abuztuaren 8a (75 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta irakaslea |
Ikasketak Donostian egin zituen (batxilergoa eta irakasle-eskola) eta 1965. urtearen inguruan amaitu zituen. Geroago, Filologia ikasketak hasi zituen, eta 2. urtean utzi zituen. 17 urte zituela, irakasle-ikasketak egiten ari zela, poesia idazten hasi zen, eta, Ricardo Arregirekin eta beste ikaskide batzuekin batera. Zeruko Argia aldizkarian lagundu zuen. 1969an, Suitzara joan zen Fribourgon literatura-ikastaro bat egitera. Handik itzuli zenean, 1971n bere lehen liburua, Poema bilduma, argitaratu zuen, Mikel nebarekin lankidetzan.
Irakasle-ikasketak amaituta, ikastoletan lan egin zuen, irakasle eta idazle lana txandakatuz. 1970etik 1977ra bitartean, Zeruko Argia, Egin eta Punto y Hora aldizkarietan eman zituen argitara lan garrantzizkoenak, poeta fundazional bat bezala ere definitua.Kutsu kultural eta feministako artikuluak idatzi zituen.
1977. urtean bigarren liburua argitaratu zuen, Hitz nahastuak (ipuin- eta poesia-liburua), eta bi urte geroago hirugarrena Nere Paradisuetan izeneko poesia-liburua (1979). New Yorkera joan zen lehenbizi. Han urtebetez bizi izan zen, eta handik Nikaraguara hiru urtez. Han, gobernu sandinistarekin lankidetzan aritu zen irakaskuntzaren alorrean (Literatura Hispanoamerikarreko klaseak) eta gobernu horrek egin zituen txertaketa-kanpaina ugaritan.
1988an Malintxearen gerizpean (Pamiela) lana agertu zen, narrazio laburren eta poemen konbinazioa.
2000. urtean, Euskal Herriko Unibertsitateak Amaia Lasaren lan poetikoa jasotzen duen Geroaren aurpegia-El rostro del futuro (1967-1997) eman zuen argitara, Poema bilduma (1971), Hitz nahastuak (1977), Sustraia (1970-1977) eta Ordu minduak (1976-1978) poema liburuak bilduz. Bertan biltzen diren poemetako batzuk argitaratu gabekoak ziren.
2001ean, XX antologia poetikoen bilduma. mendeko poesia kaierak (Susa) liburuki bat eskaini zion, eta haren hitzaurrean Koldo Izagirrek euskal literatura zela eta, hauxe esan zuen:
"Amaia Lasa iritsi arte, emakumeak ez zuen leku propiorik izan gure literaturan. Poesia modernoan emakumea aberriaren arrazoietako bat besterik ez zen izan, edo familiaren sostengua edo kristauaren paradigma. Amaia Lasak hutsetik hasi behar izan zuen eta gure literaturako lehen emakumea da, berak lehen aldiz ekarri baitzuen emakumea gure letretara".
Lasaren poesiaren ezaugarri nagusietako bat sentimenduak lotsarik eta artifiziorik gabe adierazten dituela da. Bere imajinarioa xumea eta konstantea da, eta itsasoa, lurra, haizea eta kaioa bezalako kontzeptuen inguruan jolasten du.
2010ean, Maiatz argitaletxeak Itsasoko izakia liburua argitaratu zuen.
2022ko uztailean Berria egunkarian, besteak beste hauxe adierazi zuen Lasak: «Idazten utzi ez, eta gure literatura intimista dela esan dute gero»
"Jaungoiko guztiak ukatzen dituen
emakume bat naiz.
Atzo
zeruko jaungoikoa ukatzen nuen,
gero
infernukoa, eta
gaur,
lurreko jaungoikoa ukatzen dut.
Dotrina guztien aurka altxatzen naiz.
Atzo,
zeruko pekatari nintzen,
gero
infernukoa, eta
gaur,
lurreko pekataria naiz.
Hutsunean igeri dabilen emakume bat izaten naiz."
This article uses material from the Wikipedia Euskara article Amaia Lasa, which is released under the Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 license ("CC BY-SA 3.0"); additional terms may apply (view authors). Eduki guztia CC BY-SA 4.0(r)en babespean dago, ez bada kontrakoa esaten. Images, videos and audio are available under their respective licenses.
®Wikipedia is a registered trademark of the Wiki Foundation, Inc. Wiki Euskara (DUHOCTRUNGQUOC.VN) is an independent company and has no affiliation with Wiki Foundation.